garraio berezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Megakamioiak Etzegaraten emango du asteburua

Foru Erkidegoak ez dio oraindik baimenik eman Pasaiatik atera eta Zangozara doan garraio erraldoiari Nafarroako errepideetatik zehar ibil dadin.
Megakamioiak gaur goizaldean egin duen ibilbideko zati bat. Argazkia: Gipuzkoako Aldundia
Megakamioiak gaur goizaldean egin duen ibilbideko zati bat. Argazkia: Gipuzkoako Aldundia

Astearte iluntzetik Gipuzkoako errepideak zeharkatzen ari den ia 100 metro luzeko megakamioia Etzegarate gainera heldu da gaur goizaldeko hirurak aldera, atzo gauean Ikaztegietatik atera ondoren. Espero zena baino ia bi ordu lehenago iritsi da, 05:30 inguruan espero baitzuten bertan.

Gipuzkoako Foru Aldunditik jakitera eman dutenez, ez da aparteko arazorik egon konboiak Gipuzkoako errepideetatik zehar bete duen hirugarren etapan, eta, azkenean, Etzegaraten kamioien karga pisatzeko dagoen baskulatik gertu utzi dute aparkatuta, Aldundiaren zabalgune batean, hain zuzen ere.

Aurreikuspenen arabera, asteburu guztia emango du bertan, Foru Gobernuak ez baitio oraindik baimenik eman Pasaiatik atera eta Zangozara doan garraio erraldoiari Nafarroako errepideetatik zehar ibil dadin.

Foruzaingoak atzo adierazitakoa errepikatu dute gaur ere, hots, Nafarroako Gobernua megagarraioa igarotzea ahalbidetuko duten izapideak egiten ari dela, Nafarroatik zehar egin behar duen ibilbidean zehar "ahalik eta segurtasun handiena" bermatzeko.

Aipatu garraio berezia Japoniatik bidali duten haize-sorgailu erraldoi baten makineria-kaxa eramaten ari da. Alabaina, megakamioiaren ezohiko neurriek (94,81 metroko luzera, 6,5 metroko zabalera, 5,3 metroko altuera eta 514,4 tonako pisua) izugarri zailtzen dute pieza hori garraiatzeko lana. Ezinbestekoa da garraio bereziak igaroko dituen bideak aurretik aztertzea, ibilbiderik egokiena hautatzeko, eta hori guztia txosten tekniko batean jasotzea.

Nafarroako Garapen Ekonomikorako Lehendakariordetzako Herri Lanetako Zuzendaritzatik azaldu dutenaren arabera, bertako langileak "buru-belarri" dihardute, datozen egunetan txosten tekniko hori prest izan dezaten, eta, modu horretan, ahalik eta gutxien atzera dadin kamioiaren bidaia. Dena dela, astelehenera arte, gutxienez, ez dio berriro bideari ekingo.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X