Zirkulazio istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat larri zauritu da Abadiñon, kamioi batek harrapatuta

Ezbeharra Zubibitarte kalean gertatu da.

Emakume bat larri zauritu da Abadiñon, kamioi batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra 11:15 aldera gertatu da, Zubibitarte kalean.

Osasun langileak eta Ertzaintza istripuaren tokira bertaratu dira.

Bestalde, zauritutako emakumea helikopteroan eraman dute Galdakaoko ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X