Superilargia ikusteko azken aukera
Azaroaren 14ko superilargia ikusteko gogoz geratu bazinen, ez kezkatu, asteazken honetan (abenduak 14) beste aukera bat baituzu fenomeno horren lekuko izateko. Urteko hirugarren superilargia izango da (lehena urriaren 16an izan zen), eta 2034. urtera arte, azkena.
Duela hilabete, 1948tik izan den ilargirik handia izan zen ikusgai mundu osoan, baina Euskal Herrian hodeiek zaildu egin zuten hura ikustea.
Hain zuzen ere, ilargia 356.500 kilometrora gerturatu zen, eta ohi baino % 14 handiago eta % 30 distiratsuago ikusi ahal izan zen Lurretik. Asteazken honetan ez da horrenbeste hurbilduko, baina ez da azaroan baino txikiago ikusiko, aldea ez baita ia nabarituko.
Azaroan, azken 70 urteetan izandako ilargirik handiena ikusi zen, eta 2034ko azaroaren 25era arte ez da berriz horren hurbil ikusiko (ez behintzat aurten bezain hurbil), XXI. mendeko handiena izan da eta.
Satelitearen orbita eliptikoa denez, Lurrarekiko puntu gertuenetik % 10 baino gutxiagora egoten da ilargia, eta, hortaz, handiago eta argitsuago ikusten da.
"Superilargia" berba ilargi beteaz hitz egiteko erabiltzen zen astrologia modernoan, ilargia Lurretik hurbilen dagoen eremuko % 90ean dagoenean, baina gaur egun normalean baino gertuago dagoenean aipatzeko erabiltzen da.

Atenas (Grezia). EFE

Kazakhstan. EFE
Zure interesekoa izan daiteke
Baso-sutea piztu da Aizkorri-Aratz natura parkean
Baso sutea piztu da Aizkorri-Aratz parkean. Dirudienez, ostiralean sortu zen sute txiki baten berpiztea da eta urrutitik da ikusgai.
Auto-ilarak BI-30 errepidean, Barakaldon, 8. kilometroan izandako istripu baten ondorioz
BI-30 errepidean, Barakaldo parean, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, errei bat itxi ostean.
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan sua ez dute leku hauetan piztuko
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.