Abenduak 24
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olentzerok Iruñeko udaletxean jasoko ditu umeen eskutitzak

Karameluak banatuko ditu eta umeek ilusioz beteta idatzi dituzten eskutitzak jasoko ditu, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Desfilea 18:00etan hasiko da.
olentzero_
Artxiboko irudia. EiTB

Ostiral honetan, abenduaren 23an, Olentzerok karameluak banatuko ditu, eta umeek ilusioz beteta idatzi dituzten eskutitzak jasoko ditu Iruñeko udaletxean, goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Halaber, Mendillorriko kaleetan barrena ibiliko da.

Larunbatean, hilaren 24an, gauza bera egingo du, 11:00etatik 13:00etara. Martin Azpilcueta kalean ere ibiliko da, 12:00etatik aurrera, eta, besteak beste, txokolatadaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek.

Desfilea 18:00etan hasiko da, eta ondorengo ibilbide hau izango du: Iruñeko Arte Eskola (Iturralde eta Suit kalea), Paulino Caballero, Nafarroako Gorteen kalea, Karlos III.a, Gazteluko plaza, Txapitela kalea, Mercaderes, Estafeta eta Amaia; Iturralden eta Suiten amaituko da. Kaleak animatzea Arrotxapea auzoko zangaluzeen esku egongo da.

Udaletxean egingo diote Olentzerori harrera, 19:15 eta 19:30 artean.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

20190109151530_supremo_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi ditu Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen 179/2019 dekretuaren artikuluetako batzuk. Epaia "euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka" doala salatu du Kontseiluak.

Gehiago kargatu