Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Deustuko kanaleko obrak 2018ko ekainean amaituko dituzte

Bilboko Udalak asteazken honetan onartu du Deustuko kanala irekitzeko lanak bukatzeko obren kontrataziorako lizitazioa, 13,5 milioi euroko zenbatekoan.
Deustuko kanala
Irudia: EiTB

Bilboko Udalak asteazkenean onartu du gobernu batzordean Deustuko kanala irekitzeko lanak bukatzeko obren kontrataziorako lizitazioa, 13,5 milioi euroko zenbatekoan. Proiektua faseka egingo dute, obrak egiteko denbora ahalik eta laburrena izateko eta proiektatutako azpiegitura ahalik eta lasterren zerbitzuan egoteko. Behin obrak hasita, proiektua amaitzeko aurreikusitako epea 12 hilabete da, eta Biboko Udalak uste du ekainean obra amaituta egongo dela.

Bilboko Udalak joan den urrian amaitutzat eman zuen Aldi Baterako Enpresa Elkartearekin zuen kontratua, kontratuaren baldintzak bete ez zituela uste izan zuelako eta enpresa batasunak bere aldetik obrak gelditzea erabaki zuelako. Aurreko esleipendunak egindako zatia likidatu ondoren, Bilboko Udalak Deustuko kanala irekitzea amaitzeko falta diren obrak lizitatuko ditu asteazken honetan.

Jarduketa eremua, hiru sektoretan banatua

Ricardo Barkala Bilboko Udaleko Obra, Zerbitzu, Hiri Birgaitze eta Espazio Publikoko zinegotziak prentsa agerraldian adierazi duenez, aurreko esleipendunak obra zibila eginda, orain gelditzen dena Deustuko kanala irekitzeari amaiera emateko hondeatze lana da. Jarduketa eremua hiru sektoretan banatuko da, eta sektore bakoitza uretatik isolatuta egongo da zutoin oholen bidez hondeatze lanak hasi aurretik.

Euskalduna zubiaren ondoko biribilgunetik hurbilen dagoen aldean hasiko dituzte lanak. Ur barik hondeatutako materiala zabortegi batera eramango dute kamiotan: 90.000 metro kubiko inguru. Portuan onar daitekeen materiala gabarretan eramango dute itsasadarretik eta 260.000 metro kubiko inguru izango da.

Bilboko Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak onartutako hondeatze plana dauka, baita obran bertan instalatuko den ur araztegi batean garbitu ondoren itsasadarrera ur isurketa egiteko URA Uraren Euskal Agentziak onartutako baimena ere.

Barkalak esan du Deustuko kanala irekitzeak "funtzio hidraulikoa" duela, Zorrotzaurre babesteko, "itsasadarreko urak gehiegi ez handitzea ekidingo baitu eta Bilboko zenbait aldetan uholdeak ere modu nabarian gutxituko baititu".

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X