Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtarrilaren 20an banatuko dituzte Hiritar Merezimenduaren Dominak

Aurreko urteetan urtarrilaren 19an banatu dituzte, baina aurten ez dutenez Urrezko Danborrik emango, ekitaldia egun bat atzeratu dute.
Alderdi Eder (Donostia). Artxiboko argazkia: EiTB
Alderdi Eder (Donostia). Artxiboko argazkia: EiTB

2017ko Hiritar Merezimenduaren Dominak urtarrilaren 20an banatuko dituzte Donostian, Gipuzkoako hiriburuaren egunean. Hala erabaki du asteazken honetan Donostiako Udalak, Urrezko Danborra bertan behera geratu ostean. Aurreko urteetan, urtarrilaren 19an egin dute Hiritar Merezimenduaren Dominak banatzeko ekitaldia.

Donostiako Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Aspanogi elkarteak, Uliako Gimnastikak, Kemen elkarteak, Jakintza Ikastolako bederatzi neskak eta Javier Hernaez Uranga Altzako parrokoak jasoko dute 2017ko Hiritar Merezimenduaren Domina. Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Donostiako Udaletxeko Udalbatza-Aretoan.

Aurreko urteetan, urtarrilaren 19an banatu dituzte dominak, baina aurten ez dutenez Urrezko Danborrik emango, Udalak erabaki du dominak Gipuzkoako hiriburuaren egunean bertan banatzea.

2017ko Urrezko Danborra Angels Barcelo kazetariari ematea proposatu zuten, baina ez du babesik lortu (PSE-EEk ez du parte hartu eta gainerako alderdi politikoak abstenitu egin dira), eta saria bertan behera geratu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X