Tratu txarren aurkako kabinetea eskatu dute greban dauden emakumeek
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra borrokatzeko, larrialdi-kabinetea sortzea eskatu diote joan den ostegunetik Madrilgo Sol plazan gose greban dauden zortzi emakumeek Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari. Bederatzi emakume hil ditu jada aurten indarkeria matxistak.
"Estatu osoko kaleetan gertatzen ari den triskantza gelditu behar dugu", esan du Ve-la luz elkarteko kide den Gloriak. Gainera, Seseñan (Toledo) haren senarrak tirokatuta, hilik agertu den azken biktima gogora ekarri du.
"Euria eta hotza gorabehera, ez dugu etsiko, euren etxebizitzen egunorokotasunean eta isiltasunean sufritzera ohituta baitaude indarkeria matxistaren biktimak", adierazi du Gloriak.
Kafeaz, edari isotonikoaz eta saldaz lagunduta, hiru egun eta gau daramatzate gose greban Madrilgo Sol plazan Gloria, Martina, Patricia, Marian, Susana, Sara, Sonia eta Celia. Baliteke datozen egunetan emakumezko gehiago izatea, "Sol plazara guztiok goaz" kanpaina sare sozialen bitartez zabaltzeko asmoa dutelako.
Gainera, iragarri dutenez, alderdi politikoek euren 25 aldarrikapenak aintzat hartu eta Estatu-ituna gauzatu arte, euren protestari eutsiko diote.
-------------------------------------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik