Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

25 urteko gazte bat hil da Legution, etxe baten kontra talka eginda

18:00 - 20:00
25 urteko gazte bat hil da Legution, etxe baten kontra talka eginda
25 urteko mutil gazte bilbotar bat hil da bart Barazarko errepidean, Ubide parean izandako auto istripuan. Horma auto gainera erori, eta azpian harrapatu du autoa, gidaria barruan zela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako ikastolek itunak murrizteko erabakia zuzentzeko eskatu diote Foru Gobernuari

Nafarroako ikastolen komunitateak lurraldeko 15 ikastoletatik 8ri itunak murrizteko hartutako erabakia zuzentzeko eskatu dio Foru Gobernuari asteazken honetan, Hezkuntza Departamentuaren aurrean egindako mobilizazio batean. Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolak elkarteko presidenteak deitoratu du erabaki horrek "min handia" egiten diola "gure sareari", eta "berdintasuna" eskatu du: "Guztientzako irizpide berak aplikatzea eskatzen dugu, bereizketarik ez egotea eta euskarak lekurik ez galtzea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiria: “Kezka handia dago cannabisaren banalizazioagatik; gogoeta zabaldu beharko genuke, bere garaian heroinarekin egin bezala”

Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta, besteak beste, cannabisaren kontsumoaz galdetu diote, azken EITB Dataren datuen harira. Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila egiten ari den Basque Segurtasun Foroan etengabe agertzen ari da cannabisaren kontsumoaren inguruko kezka: “Udalerri guztietan atera da gaia”. Zupiriak esan duenez, kezka oso handia sumatu dute, alkate askoren aldetik, “kontsumoagatik” eta “batez ere cannabisaren kontsumoa erabat banalizatu” delako. “Egin behar dugun Segurtasun Planaren gaietako bat izan beharko du gai honek. Honi buruzko gogoeta bat zabaltzea merezi du, bere garaian heroinaren inguruan egin zen bezala”, adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X