Asensio preso ohia auzipetu dute, alabari sexu-abusuak egitea egotzita
Paul Asensio ezker abertzaleko kide izandakoa eta preso ohia epaituko dute Bizkaiko Lurralde Auzitegian, hiru urteko alabari ustez egindako sexu-abusuengatik. 2007an hamaika urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, Ekineko kide izateagatik, 18/98 sumarioan.
Prozesua 2015eko azaroan abiatu zen, alabaren amak (orduko bikotekideak) Asensioren aurkako salaketa aurkeztu zuenean. Orduz geroztik urruntze agindua izan du indarrean. Salaketa birritan artxibatu egin zuten, baina azkenean Asensio epaitzea erabaki du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
Bestalde, ohar baten bidez Sortuk adierazi duenez, 2016 hasieran, salaketa ezagutu orduko, Paul Asensio alderditik kanpo utzi zuten, genero-indarkeriaren aurkako protokoloa aplikatuta.
---------------------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik