Zubietako erraustegiaren finantzaketan eragiten saiatuko da GuraSOS
GuraSOS plataformak gaur iragarri duenez, Zubietako erraustegiaren finantzaketan eragiten saiatuko da, proiektua geldiarazteko. Horretarako, Meridiam Investments inbertsio taldeari eta Eskandinaviako familiei zuzendutako "presio" kanpaina abiatuko du, plataformaren esanetan, Meridiam taldeak Eskandinaviako pentsio funtsetatik ateratako diruarekin finantzatuko baitu errauste plantaren zati bat.
Joxe Mari Izeta GuraSOSeko presidente eta Joseba Belaustegi bozeramaileak hurrengo hilabeteetarako ekimenak aurkeztu dituzte gaur Donostian egin duten prentsaurrekoan. Errauste planta eraikitzeko lanak asteazkenean hasiko badituzte ere, borroka ez dela amaitu nabarmendu dute.
Belaustegik ziurtatu duenez, erraustegia eraikiko duen aldi baterako enpresa-elkarteak Ekondakin izeneko sozietatea sortu zuen erraustegiaren finantzaketaz, eraikuntzaz eta esplotazioaz (35 urte) arduratzeko. Ekondakin taldeko bazkide nagusia (% 50) Meridiam Investments taldea da, eta inbertsioa "arduratsuak" egiteko "konpromiso" eta "printzipio etikoekin" osatutako dekalogo bat du.
Plataformaren esanetan, Zubietako erraustegia egiteko diruaren zati bat "familia norvegiarrek" jarriko dute, horren jakitun ez badira ere. Zehatz-mehatz esanda, herritarrek Meridiam inbertsio taldean inbertitutako dirua erabiliko omen dute.
GuraSOSeko bozeramaileak adierazi duenez, hainbat eskutitz bidali dizkiote Meridiam inbertsio taldeari erraustegiaren proiektuak dituen "ingurumen eta zuzenbide alorretan dituen defizitak" jakinarazteko.
Bestalde, Ekondakin taldeko bigarren bazkide nagusia Urbaser (% 46) da. Ildo horretan, Urbaser enpresa ustelkeriari lotutako Lezo operazioan ikertua izaten ari dela ohartarazi nahi dio GuraSOSek Meridiam inbertsio taldeari. Plataformaren esanetan, erantzukizun penalak izan ditzake eta "disoluzio arriskua" izan dezake.
Errauste plantaren lanak geldiarazteko, Meridiam inbertsio taldeari eta Eskandinaviako familiei presioa egiten saiatuko da GuraSOS, erraustegiari "babesa" erretiratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.