Londresko atentatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ignacio Echeverria espainiarra hil egin zuten Londresko atentatuan

Familiak baieztatu du gaztea biktimetako bat dela. Desagertuta zegoen atentatuaren ostean.
18:00 - 20:00
Ignacio Echeverria espainiarra hil egin zuten Londresko atentatuan

Ignacio Echeverria madrildarra hil egin zuten larunbatean Londresen izandako atentatuan, familiak baieztatu duenez. Gaztea desagertuta zegoen erasoaren ostean.

Gazte espainiarra "monopatinaren heroia" ezizenarekin ezaguna da Erresuma Batuan, emakume bati erasotzen ari zen terrorista bati aurre egin ziolako, monopatin batekin.

Era berean, Espainiako Gobernuak "atsekabe sakona" adierazi du, Erresuma Batuko agintariek baieztatu egin baitute Ignacio Echeverria hildakoetako bat dela, Atzerri Ministerioak ohar batean publikatu duenez.

"Ignacio Echeverriaren jarrera elkartasun eredua da guztiontzat", nabarmendu du Exekutiboak. Horren esanetan, espainiarrak "ausardia" erakutsi zuen "babes gabe zegoen pertsona bat babestu zuenean", "eta horrek gogorazi egiten digu batera egon behar dugula terrorismoaren aurrean".

Echeverria 39 urtekoa zen, eta Ferrolen (Galizia) jaioa, baina Madrilen hazi zen. Azkenekoz atentatua izan zen lekuan ikusi zuten, hiru terroristak furgoneta batekin hainbat pertsona harrapatu eta sastatu ostean.

Harrezkero, haren familia eta Espainiako Gobernua haren bila izan dira, ez baitzuten horren berri.

Gaur goizean, Alfonso Dastis Espainiako Atzerri ministroak "harridura" agertu du, Erresuma Batuak ez zuelako oraindik baieztatu Echeverria hilda ote zegoen.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "soberan" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten eta horretarako txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean EH Bilduk publiko egin zuen auzia. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X