Kazkabarrarekin batera, tenperaturak behera
Euskal Herriko hainbat lekutan eroritako kazkabar-erauntsi mardulak azkena eman dio egunotako beroari eta muturreko tenperatura altuengatik jarritako abisu horiari.
Ekaitz gogorrak, haizearekin, trumoiekin eta kazkabarrarekin batera, argindarrik gabe utzi ditu zenbait orduz Legazpiko (Gipuzkoa) 2.000 herritar, Antzuola parean sare elektrikora zuhaitz bat erori baita.
Gipuzkoan bertan, Ordizian, 70 urteko pertsona bat Zumarragako Ospitalera eraman dute zaurituta, Oiangun arbola bat gainera erori ostean.
Goierrin bertan, trenbideko bide bat bakarrik dago irekita Ormaiztegi eta Zumarraga artean, zuhaitz bat katenaria gainera erori baita.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia zuen ezarrita gaurko, muturreko tenperatura altuak espero baitzituzten kostan, isurialde atlantikoaren barrualdean eta trantsizioko eremuan.
Eguerdira edo arratsaldera arte, eguna oso beroa izan da, atzo bezala, baina haizeak ipar-ekialdera jo du kostan, ufada gogorrekin hasieran, eta lainoak eta tenperatura baxuak ekarri ditu, txingorrarekin batera.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Iragarpena
Bihar, asteazkena, tenperatura jaitsi egingo da, iparraldean bereziki. Goizaldean, zaparradak eta ekaitzak izan daitezke han-hemenka, baina ondoren atertzera egingo du. Ipar-haizea ibiliko da, eta zerua nahikoa hodeitsu egongo da isurialde atlantikoan; hegoaldean, berriz, giro eguzkitsua nagusituko da. Goiza lasai samarra izango da, baina arratsaldetik aurrera euria egingo du berriro, eta ekaitzen bat izan daiteke egunaren amaieran, bereziki Nafarroan eta Iparraldean. Beroa nabarmen arinduko da isurialde atlantikoan, eta maximoak 30 ºC azpitik geratuko dira. Nafarroa erdialdean eta hegoaldean, berriz, arratsaldeak aurrera egiten duen heinean sumatuko da tenperatura jaitsiera; ondorioz, maximoek 30 ºC-ren muga gaindituko dute beste behin.
Ostegunean, giro freskoagoa eta euria izango dira protagonista. Zerua oso hodeitsu egongo da, eta, oro har, euri txikia egingo du, ipar partean eta goizean bereziki. Iparraldeko haizea ibiliko da denean, eta tenperatura maximoak asko jaitsiko dira, kostaldean izan ezik; jaitsiera txikiagoa izango da bertan.
Ostiraletik aurrera, eguraldiak hobera egitea espero da, zerua argiago egongo da, eta litekeena da asteburuan tenperaturak gora egitea.
Eguraldiaren iragarpena ikusi eitb.eus-en, eta argazkiak bidali.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.