A-8 autobidea bere onera etorri da, Ontonen istripua jazo eta biharamunean
25 ordu igaro ondoren, A-8 autobidea bere onera etorri da Ontoneko zubiaren inguruetan (Castro Urdiales, Kantabria), Bilboko noranzkoan. Kamioi batek su hartu zuen atzo, zubitik eskegita geratu ondoren, eta kamioilaria hil egin zen, garretatik ihesi, kamioiaren kabinatik behera jauzi eginda. Istripu horren eraginez auto-ilara luzeak sortu dira goizean A-8 autobidean, baina 14:40ak aldera berezko zirkulazioa berrezarri dute.
Goizean, errei bat itxita egon da, eta 16 kilometroko pilaketak sortu dira Bilboko noranzkoan.
Istripua izan ondoren, gaurkoan errepidea garbitzeko eta egokitzeko lanetan izan dira, eta, hori dela eta, ilara luzeak sortu dira goizean.
Atzo, 20:15 aldera, Kantabriara joateko errei baten norabidea aldatu zuten, Bilbora joateko auto-ilarak murrizteko asmoz, baina gaur ere egoera korapilatsua izan da inguru horretan.
Horren aurrean, Kantabriako DYAk CA250 errepidetik (Muñecas mendatea) joatea gomendatu du.
Halaber, Castroko Babes Zibilak Guriezon Balmaseda aldera doan CA-151 errepidea hartzea gomendatu du, eta gero N-634 errepidearekin bat egiteko.
Bestalde, autobide berean, bost kilometroko ilarak sortu dira Muskizen, Kantabriako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak aditzera eman duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak