Zelulak bonba-furgonetak erabili nahi izan zituen atentatua egiteko
Bartzelona eta Cambrilseko sarraskia egin zuten terroristak zelula bateko kideak ziren, eta asmoa zuten atentatua bonba-furgonetak erabiliz gauzatzea; hala ere, Tarragonako Alcanar herrian izandako leherketak planak aldatzera behartu zituen; izan ere, bertan lehergailuak zituzten. Hori dela eta, azkenean, erabaki zuten jendea harrapatzea.
Terrorismoaren aurkako iturriek hala uste dute, Eferi esan diotenez; dena den, oraindik aztertu behar dituzte ikerketan ateratako arrasto guztiak.
Argi dago, baina, gauza bat: antolatutako zelula bat dela, hamar bat kidek osatua. Haien artean erlazio handia dago, familiakoak ere izanik.
Horrez gain, iturri juridikoek ere esan diote Eferi antolatutako zelula dela; izan ere, ekintzak lagun bakar batek egin ditzakeenak baino handiagoak izan dira.
Bi edo hiru bonba-furgoneta
Ikerketaren xehetasun gehiago ezagutzea falta bada ere, iturriek uste dute Alcanarreko txaletean ari zirela prestatzen bi edo hiru bonba-furgoneta, tamaina handiko atentatua gauzatzea xede.
Hala ere, asteazken gauean leherketa izan zen bertan, eta planak bertan behera utzi zituen horrek. Lagun bat hil zen, ondorioz. Handik gutxira, beste leherketa bat izan zen.
Etxean, maizterrak lehergailuak ari ziren prestatzen, atzo baieztatu zenez.
Albiste gehiago gizartea
Donostian izandako azken sexu erasoa salatzeko bilkura egin dute hiruko udaletxe atarian
45 urteko gizon bat atxilotu dute joan den ostiralean emakume batek jasandako sexu-erasoaren egilea izatea egotzita. Emakumeak ertzain-etxean salatu zuenez, gizonak sexu-erasoa egiteaz gain, zer egiten zuen eta norekin zegoen kontrolatzen zuen, eta lagunak ikustea debekatzen zion.
Euskal Sagardoak 2025eko sagar-uzta berria aurkeztu du Altzon
Aurtengoa sagar urtea dela ziurtatu dute, eta azken urtean bildutako sagar kopurua bikoiztea espero dute. Iaz ez bezala, aurtengo sagar uztak itxura oso ona du.
Osakidetzak 48 urtera zabalduko du bularreko minbizia detektatzeko baheketa
Osakidetzako Protonterapia Unitate berriaren obrak bisitatu ditu Imanol Pradales lehendakariak, eta bertan egin du iragarpena.
Bilboko hilketagatik atxilotutakoak ez dira indarkeriazko taldeetako kideak, Ertzaintzako buruaren arabera
"Etxerako bidean elkar ezagutzen ez zuten bi gazte taldekoak ziren" hiru atxilotuak eta hildakoa. Dirudienez, elkarri irainka hasi ziren, eta azkenean liskarra gertatu zen. Ertzaintzaren buruak errefusatu du atxilotuek talde edo indarkeriazko taldeekin lotura dutenik.

Urolako eta Goierriko adingabeen odolean konposatu kimikoak daudela baieztatu dute
EHUren azterketa batek ondorioztatu du adin txikikoetan aurkitutako PFAS konposatu kimikoen mailek ez dutela arrisku larririk eragiten osasunerako, baina zaintza indartzeko premia ohartarazi du.
Espainiako Gobernua Gasteizko errefuxiatuen zentroaren edukiera murrizteko proposamenaren "bideragarritasuna" aztertzen ari da
Gobernuak Euskadin duen ordezkaria "bat dator" eta "ulertzen du" baliabide horretako plazak 350etik 200era murrizteko Maider Etxebarria Gasteizko alkateak egindako eskaera.

Bilbon lurreratzekoak ziren zazpi hegazkin beste aireportuetara bideratu behar izan dituzte, lainoagatik
Madriletik, Alacantetik, Basileatik, Bartzelonatik, Vienatik eta Paristik goizeko lehen orduko zetozen hegaldiak Santanderrera bideratu dituzte. Horietako bat Madrilera itzuli behar izan da, eta beste bat Zaragozara bidali dute. Loiuko aireportuan zabaldutako laino mardulagatik gertatu dira gorabeherak.
Sute batek Renfeko aldirietako tren-zirkulazioa etenarazi du Santurtzin, Peñotako geltokian
Bestalde, sutearen ondorioz, Bilbo eta Santurtzi arteko tentsio elektrikoa kaltetu da, eta horrek atzerapenak eragin ditu C1 eta C2 lineetan.
Arantza Beitia, Kermanen ama: "Porteroek sekulako inpunitatea sentitzen zuten erasoak egiten zituztenean"
Kerman, Gasteizko Mitika diskotekan hil zuten gaztearen ama da Arantza Beitia. Euskadi Irratian elkarrizketa egin diote, gertatutakoaz jardun da eta erreparazioaz ere mintzatu da: "Utzikeriak, negligentziak eta praxis txarrak publikoki onartzea, aitortzea eta hiritarrei azaltzea zer egingo duten hori konpontzeko. Kermanen eskubideak errespetatzea, hiritar moduan", azpimarratu du. Entzun hemen elkarrizketa osoa.
Hiru pertsona atxilotu dituzte, Bilboko Fika kaleko homizidioan inplikatuta daudelakoan
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, igandean Bilbon izandako krimenarekin lotura dutelakoan. Azken atxilotuak 28 urte ditu, eta borondatez entregatu zuen bere burua Ertzaintzaren komisarian.