Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Villabonak Caceresen izandako hilketa matxista salatu du

'Emakumeen aurkako indarkeriarik ez' lelopean, dozenaka lagunek eta hainbat ordezkari instituzionalek Maria Sofia Tatoren hilketa gaitzetsi dute; herrian jaioa zen bera.
Dozenaka lagun izan dira ostiral arratsaldeko elkarretaratzean. Argazkia: EFE.
Dozenaka lagun izan dira ostiral arratsaldeko elkarretaratzean. Argazkia: EFE.

Dozenaka lagunek parte hartu dute ostiral honetako arratsaldean Villabonan (Gipuzkoa) egindako elkarretaratzean; protestaren xedea izan da Maria Sofia Tatoren hilketa matxista salatzea. Emakume hori senarrak hil du, ustez, eta Villabonan jaioa zen.

Indarkeria matxistaren biktima berri honen familia eta lagunen aldeko elkarretaratze isila 19:00etan hasi da, eta herriko Udalak zuen deitua. 'Emakumeen aurkako indarkeriarik ez' lemapean egin dute, Udaletxearen aurrean.

Besteak beste, ondorengo hauek hartu dute parte protestan: Maite Izagirre Amasa-Villabonako alkateak, Izaskun landaida Emakundeko zuzendariak, Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramaileak, eta Miren Elgarresta gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako organoaren presidentea.

Aurretik, mugimendu feministak deitutako manifestazio batek herriko erdigunea zeharkatu du, eraso matxisten aurka.

Villabonako Udalak bi dolu-egun dekretatu ditu; biktima herri horretan jaio zen, eta egun Caceresen bizi zen.

'Arazo estrukturala da, desberdintasunaren adierazpenik basatiena'

Elkarretaratzea hasi aurretik komunikabideei egindako adierazpenetan, Landaidak esan du emakumeen aurkako indarkeria ‘arazo estrukturala’ dela, 'dimentsio anitzekoa'; haren esanetan, 'desberdintasunaren adierazpenik basatiena da'.

Gainera, galdegin du 'gizartean dauden persona guztien inplikazioa', eraso matxistekin emaitzeko; Emakundek, esan duenez, lanean jarraituko du, lortu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X