Emakumezkoen salerosketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumeen trafikoaren aurkako operazioa, Bilbon eta Barakaldon

Orain arte 40 pertsona atxilotu dituzte segurtasun indarrek Estatuko hirietan, Nigeriako emakumeak esplotatzea egotzita.

Orain arte 40 pertsona atxilotu dituzte segurtasun indarrek Estatuko hirietan, besteak beste, Bilbon eta Barakaldon, Nigeriako emakumeen salerosketa egotzita. Emakume batzuk adingabeak dira eta Almeriako leize-zuloetan erreskatatu dituzte.

Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek gaur jakitera eman dutenez, Torreviejako (Alacant) argibideetako epaile batek zuzendu du operazioa.

13 biktima, horietako batzuk adingabeak, Almeriako probintziako leize-zuloetan prostituitzera ustez behartzen zituzten. Poliziak haitzuloetan erreskatatu ditu, iturriek zehaztu dutenez.

Bi fase

Atxiloketak bi fasetan egin dituzte, aurrenekoa iragan astean, 27 susmagarri atzeman zituzten, horietako 24 fidantzarik gabe espetxera bidali zituen epaileak.

Gainerako hirurak behin-behineko askatasunean utzi zituen. Epaileak kautelazko neurriak ezarri zien: astero epaitegian azaltzeko betebeharra, pasaportea kendu eta Espainiatik ateratzeko debekua.

Juana Lopez Torreviejako magistratua erakunde kriminaleko kide izateagatik, gizakien salerosketagatik, prostituziora bultzatzeagatik eta kapitalen zuritzeagatik ikertzen ari da.

Operazioaren bigarren fasea aste honetan eraman dute aurrera Alacanten, Torreviejan, Veran eta Roquetas de Marren (azken biak, Almeria). Beste 13 pertsona atxilotu dituzte. Bihar epailearen esku geratuko dira.

Miaketak

Aldi berean, operazioaren lehen fasean, miaketak egin dituzte Bilbon eta Barakaldon (Euskadi); Alcala de Henares, Parla eta Torrejon de Ardozen (Madril); Illescas eta Guadalajaran (Gaztela-Mantxa); Sevillan (Andaluzia) eta Murtzian. Atxilotu ia guztiak Nigeriakoak dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X