Errege-loteriaren lehen sariaren 26 milioi euro banatu dira Arangoitin
Zure interesekoa izan daiteke
Haur Eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haur Eskolen Partzuergoak bere zentroen itxiera aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gizon bat hil da Sopuertan, trafiko istripuz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Sute txikiak, atzerapenak Metroan, arazoak TUVISAn... hainbat gorabehera eragin ditu beroak
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu. TUVISAk ere gorabeheren berri eman du bere zerbitzuan.
Polemikaz inguratuta itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Arenako hondartzatik gertu sastraka batzuek su hartu dute, eta kea A-8raino heldu da
Sastraka batzuek su hartu dute Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, eta A-8raino heldu da kea. Larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, A-8ko zati bati ere eragin dio, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.