Gasteizek lortu du 2017ko Udalerri Jasangarriaren Saria
Gasteizko Udalak lortu du Udalsarea 21 euskal udalerrien sareak sustatzen duen 'Euskadiko 2017ko Udalerri Jasangarriaren Saria', "jasangarritasunaren inguruko ikuspegi estrategikoa duen administrazio publiko bat izateagatik, bere politikak zeharkakotasunez eta modu koordinatuan gauzatzeko duen ahalmen handiagatik, eta herritarrak politika horien ezinbesteko alderdi gisa inplikatzeagatik".
Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak saria eman dio Gasteizko alkateorde Itziar Gonzalori, gaur goizean Arabako hiriburuko Europa Batzar Jauregian egindako ekitaldi batean; bertan, Tolosa, Legazpi, Durango eta Amurrioko udalerriek aipamen berezi bana jaso dute, aitortza gisa.
Gasteizek lortu du aitortza hau bere jasangarritasun-politiken kalitatea TAK21 neurketa-sistemaren bitartez ebaluatu ondoren; sistema hori Udalsarea21ek bultzatzen du, Euskadiko udalerrietako bizi-kalitatea hobetzeko xedez.
Ebaluazio-prozesu hori 41 udalerri eta toki-erakundetan gauzatu da, guztira, eta Arabako hiriburua izan da puntuaziorik onena lortu duena metodologia horrek aztertzen dituen 5 faktoreetan: estrategia, operatibotasuna, zeharkakotasuna, parte-hartzea eta jasangarritasuna.
Saria banatzeko ekitaldian, Iñaki Arriola sailburuak nabarmendu du toki-erakundeek jokatzen duten rol protagonista “oraingo gizarteak behar duen eraldaketan"; halaber, gogora ekarri du "tokiko eta eskualdeetako gobernuek gobernu nazionalek baino arinago jarduteko duten ahalmena, gizarte-eredu jasangarriago eta erresilienteago bat ezartzeari begira”.
Euskadiko alkate ugari bertaratu direla aprobetxatuz, Arriolak azpimarratu du Euskal Adierazpenak proposatzen dituen printzipioak aplikatzeko beharra; izan ere, "Euskal Adierazpenak proposatzen dituen 10 helburuak politika publikoetan integratzeak ahalbidetuko du Europak eskatzen duen eraldaketa soziokultural, sozioekonomiko eta teknologikoa gauzatzea.
Aipamen bereziak
2017ko Udalerri Jasangarriaren Sariaz gain, gaur goizean bost aipamen berezi ere eman dira, TAK21 ebaluazio-sistemak neurtzen dituen faktoreetan. Saritutakoak Tolosa, Legazpi, Durango, Amurrio eta Gasteizko udalerriak izan dira; horrenbestez, azken horrek aitortza bikoitza lortu du.
Amurrioko Udalak lortu duen aipamen bereziaren arrazoiak izan dira bai beraren ikuspegi estrategiko integrala eta bai jasangarritasun-politikak udalerri horretan abiatzerakoan izandako lidergoa. Amurrio nabarmentzen da jasangarritasuna bere politiketan irizpide gisa integratu duten Euskadiko lehenengo udalerrietako bat delako, hau da, alor horretan aurrendari delako.
Legazpiko Udalaren kasuan, aipamen berezi bat eman zaio udalerriko jasangarritasun-politiken plangintza eta gauzapenaren kalitateagatik. Zehazki, Gipuzkoako udalerri honek plangintza eta kudeaketaren eremuko tresna espezifikoak garatu eta txertatu ditu bere politikak gauzatzen laguntzeko eta Tokiko Ekintza Plana betetzeko, mugikortasunaren, erosketa eta kontratazio publiko berdearen eta kontsumo jasangarriaren alorretan, besteak beste.
Tolosako Udalak bigarren edizioz jarraian irabazi du aipamen berezi bat jasangarritasun-politikak abiatzera zuzendutako barneko egitura eta koordinazioagatik, “zeren udalerri aurreratuena baita bere pertsonalaren koordinazio eta inplikazio teknikoan”.
Durangori dagokionez, aipamen berezia lortu du, berriro, parte-hartze publikoa eta gardentasuna udalerrian sustatzeagatik; izan ere, “lortu du herritarrak eta eragile sozial eta ekonomikoak gero eta gehiago integratzea, herritarren parte-hartzerako kanal egonkorren bitartez, inplikazio tekniko eta politikoarekin”.
Bestalde, Gasteizko udalerriak aitortza bikoitza lortu du, zeren aipamen berezia ere lortu baitu jasangarritasunaren ardatzean, udalerriaren kalitatea ingurumen, gizarte eta ekonomiaren alorretan hobetzeagatik, “klima-aldaketa, elikadura-segurtasun, hondamendien arrisku eta gisa bereko ingurumen-erronkei ematen dien erantzunagatik, hiria “berdeagotuz” eta ekosistemetan eta horiek eskaintzen dituzten zerbitzuetan oinarritzen diren irtenbide naturalak aplikatuz.
Zure interesekoa izan daiteke
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gazte bat hil da Sopuertan, trafiko istripu bat izan ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Sute txikiak, atzerapenak Metroan, arazoak TUVISAn... hainbat gorabehera eragin ditu beroak
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu. TUVISAk ere gorabeheren berri eman du bere zerbitzuan.
Polemikaz inguratura itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Arenako hondartzatik gertu sastraka batzuek su hartu dute, eta kea A-8raino heldu da
Sastraka batzuek su hartu dute Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, eta A-8raino heldu da kea. Larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, A-8ko zati bati ere eragin dio, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.
Bizirik topatu dute Gasteizen desagertutako 56 urteko emakumea
Desagerpenak kezka sortu zuen eta mobilizazio handia eragin zuen sare sozialetan.
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.