Bi langile hil dira furgoneta baten barruan, Loiun, gasa arnastuta
Bi langile hilda topatu dituzte gaur arratsaldean furgoneta baten barruan, Loiun, lan istripu batean. Hildakoak 32 eta 33 urteko bi gizon dira, Errumaniakoak, baina euskal enpresa bateko langileak.
Lehen hipotesien arabera, bi gizonak atseden hartzen ari ziren, eta lokartuta geratu dira sorgailu bat konektatuta zuen furgonetaren barruan. Gasak arnastuta hil dira.
Ertzaintzak Osalani bideratu dio ikerketa, lan istripua izan daitekeelako.
Ezbeharra 15:30ean jazo da, Elotxerri auzoan, Loiu eta Sondika lotzen dituen errepidean.
Ordu horretan, herritar batek konorte barik topatu ditu bi gizonak, eta larrialdi zerbitzuetara deitu du. Dena dela, osasun langileek ezin izan dute ezer egin haien biziak salbatzeko.
Lau langile hilda egun batean
Loiukoa ez da izan gaur Bizkaian izandako lan istripu bakarra. Izan ere, gaur goizean, beste bi langile hil dira Galdakaon, autobus batek eta kamioi batek aurrez aurre talka eginda.
Ezbeharra 06:05ean gertatu da, N-240 errepideko 55. kilometroan, Galdakao parean.
Autobus gidariak 31 urte zituen eta Bilbokoa zen; kamioilariak, berriz, 41 urte zituen eta Mena haranean (Burgos) bizi zen, baina jaiotzez bizkaitarra zen.
en.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik