Epaiketa, Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zigor 'eredugarria' eskatu dute Alicia umearen ustezko hiltzailearentzat

2016ko urtarrilean, akusatuak, ustez, Alicia 17 hilabeteko haurra leihotik behera bota zuen, eta haren ama hiltzen saiatu zen. Herri-akusazioak espetxe iraunkor berrikusgarria eskatu du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Alicia umearen ustezko hiltzailearentzat zigor 'eredugarria' eskatu dute

2016ko urtarrilean, Gasteizen, Alicia 17 hilabeteko haurra leihotik jaurtita hil omen zuen gizonezkoaren aurkako epaiketa astearte honetan hasi da Arabako Probintzia Auzitegian, eta Jose Miguel Fernandez Clara Campoamor Elkarteak Euskadin duen ordezkariak esan duenez, zigor "eredugarria"rekin amaitzea espero du.

Alicia umea ustez hil zuen gizonak gertaerak izan zirenean 30 urte zituen. Astearte honetan Arabako Probintzia Auzitegiko Zigor Sekzioan hasi dute haren aurkako epaiketa. Gaurko saioan, herri-epaimahaia osatuko duten kideak izendatuko dituzte, eta auzipetuaren etorkizunari buruzko erabakia hartu beharko dute.

Ministerio Fiskalak eta herri-akusazioak, Clara Campoamor Elkarteak burututakoak, espetxe iraunkor berrikusgarria eskatu dute gizonezkoaren aurka, hilketa delitua egotzita. Gainera, haurraren ama hiltzen saiatzea leporatzen die.

Zigor hori jasotzekotan, auzipetuak gutxienez 25 eta 35 urte artean pasatu beharko lituzke kartzelan, espetxealdia berrikusi baino lehen. Erotasunagatik salbuesle osoa aplikatzea eskatu du defentsak.

Bista irailaren 12ra arte izango da

Iturri judizialek jakinarazi dutenez, ahozko epaiketa irailaren 12an amaituko da. Daniel Montaño akusatuak eta Aliciaren gurasoek irailaren 5ean deklaratuko dute.

Arabako Fiskaltzak espetxealdi iraunkor berrikusgarria eskatu du akusatuarentzat. Ministerio Publikoak azpikeriaz egindako hilketa delitua leporatzen dio Daniel Montañori. Gainera, haurraren ama hiltzen saiatzea ere leporatu dio.

Espetxealdi iraunkor berrikusgarriaz gain, 9 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra eskatuko fiskalak gizonezkoarentzat bigarren delitu horregatik. Defentsak, bere aldetik, inguruabar salbuesle osoa aplikatzea eskatu du, erotasuna argudiatuta. 25 eta 35 urte arteko espetxe-zigorra ezar diezaiokete akusatuari, espetxealdia berrikusi aurretik.

Gertaeren kontaketa

Fiskaltzak egindako gertaeren kontaketaren arabera, akusatua ezagutu berri zuen emakume gazte baten etxean zegoen 2016ko urtarrilaren 24tik 25erako gauean, Gasteizen, Askatasun kalean.

03:30ean, emakumea eta alaba txikia lotan zeuden logelara sartu zen gizona, eta eskua umearen bularraren gainean jarri zuen, "indarra eginez". Ama esnatu egin zen orduan, eta aurre egin zion gizonari. Horren ostean, gizona emakumezkoari erasotzen hasi zen.

Bat-batean, gizonak balkoira eraman zuen ama, arrastaka, eta haurtxoa hartu, eta leihotik bota zuen, "hura hiltzeko asmoz".

Ondoren, akusatua emakumea hiltzen saiatu zen, baina horrek ihes egitea lortu zuen.

Aliciak kolpea jaso zuen buruan, eta urtarrilaren 26an hil zen, ospitalean

Espetxe-zigorra ez ezik, 10 urtez emakumearengandik 500 metrora urruntzeko agindua ezartzea eta 100.000 euroko kalte-ordainak ematea ere eskatuko du Fiskaltzak.

Akusatua 2016ko urtarrilaren 25ean atxilotu zuten, eta behin-behineko espetxealdian dago ordutik.

Epaiketan herri-akusazio gisa arituko den Clara Campoamor elkarteak, Fiskaltzak bezala, akusatuari espetxealdi iraunkorra ezartzea eskatuko du, eta 20 urteko kartzela-zigorraz gain.

__________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X