EPAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

49 urteko zigorra Valdeluzeko irakasle bati, 12 neskatori sexu-abusuak egiteagatik

Gainera, Madrilgo Probintzia Auzitegiak 142.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du.

Madrilgo Probintzia Auzitegiak 49 urte, bost hilabete eta 21 eguneko espetxe zigorra ezarri dio Madrilgo Valdeluz ikastetxeko irakasle ohi bati, adin txikiko 12 neskatori sexu-abusuak egiteagatik 2002 eta 2014. urteen artean.

Epaiaren arabera, magistratuek frogatutzat eman dute gizona irakasle maitatuta zela eta ikasleekin gertuko harremana izatea baliatu zuela bere sexu-nahiak asetzeko.

Epaimahaiaren esanetan, bere nagusitasuna baliatu zuen eta abusu gehienak errepikatu egin zituen. Gainera, biktimen adina astungarritzat erabili du zigor handiagoa ezartzeko.

Halaber, akusatuaren tesia baztertu du. Irakaslearen esanetan, bere eta emaztearen (irakaslea da hori ere) kontrako konplot baten ondorio da guztia. Horrez gain, epaimahaiak errefusatu egin du kasuak izan duen jarraipen mediatikoagatik kutsatu izana.

Bestalde, biktimei 142.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du Madrilgo Probintzia Auzitegiak irakaslea, eta erantzukizun zibil subsidiario gisa zigortu du ikastetxea, abusuak zentroan bertan gertatu zirelako eta bertan irakasle gisa lanean "urteak" zeramatzalako. Epaian irakur daitekeenez, irakaslearen eta hezkuntza zentroaren arteko lotura hain zen handia ezin zaiola salbuetsi.

Maiatzaren 21etik ekainaren 12ra bitartean egin zen epaiketa, ateak itxita. Epaiketak iraun zuen egunetan, 14 biktimak, 35 lekukok eta 5 perituk parte hartu zuten. Epaimahaiaren iritziz, bi neskatori egindako abusuak ezin izan dira frogatu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X