Foruzaingoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi gizon atxilotuta genero indarkeriagatik Nafarroan; zazpik aurrekariak dituzte

Atxiloketak Murchante, Iruñea, Tutera (2), Cintruenigo, Altsasu, Ribaforada eta Marcillan egin dituzte.

Foruzaingoak zortzi gizonezko atxilotu ditu azken egunotan genero indarkeria delituak egin dituztelakoan.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez zabaldu duenez, atxiloketak Murchante (35 urte, aurrekariak ditu antzeko delituengatik), Iruñea (41 urte, aurrekariak), Tutera (22 eta 45 urtekoak, azken horrek aurrekariak ditu), Cintruenigo (38 urte, aurrekariak), Altsasu (53 urte, aurrekariak), Ribaforada (34 urte, aurrekariak) eta Marcillan (46 urte, aurrekariak) egin dituzte.

Urtea hasi zenetik, Foruzaingoak 218 pertsona atxilotu ditu emakumeen aurkako indarkeria eta etxe barruko indarkeria delituekin lotuta.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X