Gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, 1998an ume holandar bat hiltzea egotzita
Polizia Nazionaleko agenteek gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, 1998an 11 urteko ume holandar bati sexu-erasoa egin eta hil izana egotzita.
Herbeheretako agintariek gehien bilatzen zuten gizonetako bat da. Aditua da aterpetxetan edo haitzuloetan bakarrik bizirik irauten. Polizia Nazionalak Castelltercoletik (Bartzelona) gertu dagoen mendi batean atxilotu du, egurra moztera atera denean, Poliziak ohar batean jakitera eman duenez.
Gertaerak 1998an izan ziren; 11 urteko mutikoa udalekuetan lotan zegoela, kanpin-dendatik desagertu zen eta hurrengo egunean aurkitu zuten haren gorpua, kilometro batera. Atxilotua udalekuetako begiralea zen.
Duela gutxi, ADN ikerketa baten ostean, atxilotutako pertsona identifikatu zuten gertaeren ustezko egile bezala, nazioarteko lankidetza polizialaren baitan. Halaber, Castelltercoleik (Barcelona) gertu dagoen mendi bateko etxe bakarti batean egon litekeela ikusi zuten.
Atxilotua mendizale aditua da, eta mendiko jardueretan eman du bizitza, Nepalera eta Pakistanera bidaiatu du, eta Everest mendia eskalatu du. Herbeheretako agintarien arabera, basoan bakarrik bizirik iraun dezake, aterpetxeak, mendiko kabanainak eta haitzuloak erabilita.
Ikertzaileen arabera, apiriletik, familiak desagertu egin zela salatu zuenetik, ustezko hiltzaileak Europatik bidaiatu du, etxe bakartien bila, eta janariaren truke lan egiten zuen bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.