X. Andonego Faktorian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Ultrakonserbadoreen muntaia Francisco Aita Santua kentzeko'

Donostiako gizarte pastoraleko bikarioak dio Viganoren salaketen atzean dauden "ultrakonserbadoreak" Frantzisko kendu nahi dutela. Bestetik, Vaticanok "Kakux"en aurkako zigorra berrestea espero du.
Aita Santua
Aita Santua

Frantzisko Aita Santuak Irlandara egin duen bisitaren balorazioa eskaini du Euskadi Irratiko 'Faktoria'n Xabier Andonegi Donostiako elizbarrutiko gizarte pastorelako bikarioak. Aita Santuaren "barkamen eskea gutxienekoa zela" adierazi du eta bistakoa dela, sexu abusuen auzia ez dagoela gaindituta.

Atzera begirako barkamen eskea baino garrantzitsuagotzat jo du "etorkizunari begira ezarri behar diren arau eta antolamendu berriak". "Arazo nagusia ez da gertatua bera, baizik izan dena izkutatzeko egon den sistema", gaineratu du. Horregatik, "erronda da zer nolako arau berriak eta antolamendu berriak ezarri behar diren."

Frantziskori Mackarrick kardenal estatubatuarra babestu izana leporatuz Vigano nuntzio ohiak publiko egin duen txostenaz galdetuta, Andonegik dio argigarria dela Aita Santuak emandako erantzuna, onena dela txosten irakurtzea, ikusteko zer dioen eta nortzuk dauden atzean.  "Gezurretan bakarrik ez, muntaia da". Haren esanetan ultrakonserbadoreek Frantzisko kendu eta beste bat jarri nahi dutelako.

Jose Kruz Mugika, "Kakux" bikario ohiaren gainean Erromatik emateko duen ebazpen aurki espero dute Donostiako gotzaitegian. Gogoratu du, hemengo elizbarrutian egindako epaiketan zigortua izan zela, eta "oso zaila da", esan du, gaurko giroan elizbarrutiak hartutako erabakiaren aurka egitea Erromak."

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X