Urrenen erasotzaileetako batek sei urte igaroko ditu erregimen itxiko zentro batean
Uztailaren 19an egin zuten Bizkaiko hiriburuan Ibon Urrengoetxeari (Urren) eraso egin zioten bi adin txikikoen aurkako epaiketa. Iazko abenduaren 23an Zornotzako 45 urteko futbolariari lapurtu eta eraso ere egin zioten bi gazteek. Erasoaren ondorioz, Urrenen buruak lurra jo zuen, eta bertan hil zen, kolpe handia hartuta.
Handik hilabete batzuetara, Bilboko Adin Txikikoen Epaitegian egin zuten bi gazte horien aurkako zortzi orduko epaiketa. Bi hilabete geroago, El Correo egunkariak aurreratu du, Urrenen erasotzaileetako batek sei urte igaro beharko dituela erregimen itxiko zentro batean. Gainera, hiru urte gehiago egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, epaileak hala erabakita.
Ahozko epaiketan, 13 urteko gaztea ere egon zen. Izan ere, bai lapurretan eta, baita, Zornotzako bizilagunari ondoren egindako erasoan ere parte hartu baitzuen berorrek. Halere, duen adinagatik, gazte horri ezin izan diote zigorrik jarri.
Ertzaintzak egindako ikerketak ondorioztatu zuenez, abenduaren 23an, 04:20an, Erripa kaletik gertu, akusatuak ostikada bat eman zion Urreni, lapurtzeko asmoarekin. Kolpearen ondotik, lurrera erori zen eta buruan kolpe handia jaso zuen. Ikerketaren arabera, beraz, buruan hartutako kolpeagatik hil zen Urrengoetxea.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean