Harrapaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Samina eta protestak Iruñean, auto batek 4 urteko mutiko bat harrapatu eta hil ostean

Umearen omenez, loreak eta peluxeak jarri dituzte Atarrabia etorbideko zebra-bideetako batean. Atxilotutako gidaria gaur eramango dute epailearen aurrera.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Protestak Iruñean, auto batek 4 urteko mutiko bat harrapatu eta hil ostean

Iruñeko Atarrabia etorbideko oinezkoen pasabideetako bat lorez eta peluxez beteta agertu da astearte goizean, atzo auto batek lau urteko mutiko bat harrapatu eta hil ostean. Txantreako auzoan samina eta protestak dira nagusi.

I.G.C. Antsoaingo 4 urteko mutila Jesusen Bihotzaren mirabeen eskolatik atera zen aitarekin, eta biak zebra-bidea gurutzatzen ari zirela, auto batek adingabea harrapatu zuen astelehen arratsaldean. Bizirik heldu zen ospitalera, baina bertan hil zen.

Goizean, eskolara sartzeko orduan, jende ugari bildu da harrapaketa izan zen lekuan, eta errepidea itxi behar izan dute. Udaltzaingoko agenteek zirkulazioa bideratu dute.

Ibilgailuaren gidaria, Burlatako 24 urteko emakume bat, atxilotuta dago nahigabeko homizidioa egotzita. Murtziako epaitegi batek hura bilatu eta atxilotzeko agindua emana zuela jakin da azken orduotan. Gaur eramango dute epailearen aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X