Legioaren jarraitzaile batek 'La Manada'ko biktimaren datuak zabaldu zituen
40 urteko gizon batek 'La Manada' biktimaren datu pertsonalak eta argazkia zabaldu zituen Interneteko zenbait forotan aurrenekoz, Madrilgo 38. epaitegiari igorri dioten txostenaren arabera.
Espainiako Poliziak gizona aurkitu du, baita erabilitako ordenagailua ere, El Periodico de Catalunya egunkariak aurreratu duenez.
Kataluniako hedabidearen arabera, Eric izengoitia erabili zuen 40 urteko gizonak. Ezkongabea da, eta aitarekin bizi da Bartzelonan. Espainiako Legioaren jarduera goratzeko hainbat adierazpen egin ditu Facebooken.
Madrilgo epaileak inhibitzea erabaki du auto batean, Bartzelonako epaitegi batek ikerketaren ardura har dezan.
'La Manada'ko biktimaren abokatuak salaketa aurkeztu zuen iragan maiatzean, Madrilgo epaitegian. Emakume gaztearen datu pertsonalak Interneten argitaratu ondoren, mehatxuak eta intimitatearen aurkako delituak salatu zituen abokatuak.
Nafarroako Auzitegiak sententzia argitara eman ondoren, orrialdeetako marjinatan Aseguru Egiaztapen Kodea aprobetxatu zuen gizonak filtrazioa egiteko; izan ere, Foru Administrazioko webgunean sartuta biktimaren nortasuna ezagutzeko aukera ematen zuen.
El Periodico-k jakitera eman duenez, biktimaren kontrako eraso informatikoa bi ordenagailutik egin zutela zehaztu zuen Poliziaren ikerketak, “horietako bat atzerriko zerbitzari batetik”, ondorioz, ezin izan zioten arduradunaren arrastoari jarraitu.
Besteari dagokionez, ordenagailua Bartzelonako Horta-Guinardo barrutian zegoela zehaztu zuen ikerketak. Hala ere, ordenagailua auziarekin zerikusirik ez zuen bikote batena zena egiaztatu zuen Poliziak.
Azkenean, bikotearen bizilagun batek wifi konexioa 'lapurtu' eta 'La Manada'ko biktimaren datu pertsonalak zabaltzeko erabili zuela ohartu ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gidari hil dira astearte honetan Nafarroan izandako bi istriputan
56 urteko motozale bat hil da Izaban motorretik erorita. 60 urteko beste gizon bat hil da Esteribarren, bidetik irten ostean.
Baldintzak, epeak eta nola eman izena Osakidetzako EPEko azterketetan
Eskainitako 41 kategorietako batean izena emateko gida, pausoz pauso.
United Airlinesek Bilbo eta New York arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu irailaren 23ra arte
Konpainiak hiru hegaldi eskainiko ditu astean Loiuko eta Newmarkeko aireportuen artean. Zerbitzua joan den udan jarri zen martxan lehen aldiz, eta 14.400 bidaiari baino gehiago jaso zituen 2025ean.
17.000tik gora ikaslek hasi dituzte gaur unibertsitatean sartzeko probak Hego Euskal Herrian
Azterketak, ohi bezala, hiru egunez egingo dira, eta prozedurak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Azterketen emaitzak ekainaren 10ean argitaratuko dira.
Global Sumud Euskal Herriak kereila kriminala aurkeztu du Ertzaintzaren eta Zupiriaren aurka, Loiuko jarduketa "basatiagatik"
Global Sumud Flotillaren euskal ordezkaritzak kereila kriminala aurkeztu du astearte honetan Loiun aktibisten ongietorrian aritu ziren ertzainen, polizia-dispositiboa zuzendu zuten buruzagien eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren aurka, hainbat delitu egotzita; besteak beste, legez kanpoko atxiloketa, lesioak eta gorroto-delitua, Bilboko aireportuan ontzidiko aktibistei egindako harreran izandako istiluen ondorioz. Hala iragarri dute Euskal Herriko Global Sumud Flotilla ordezkatzen duten Haizea Ziluaga eta Iker Sarriegi abokatuek, Bilboko epaitegiaren atarian.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoaren erreforma onartu du, medikuen oposizioa gorabehera
Onarpena ia lau urteko negoziazioen ondoren iritsi da; medikuen sindikatuek aurka jarraitzen dute eta grebarako deialdiari eutsi diote.
Zortzi kilometrorainoko auto-ilarak N-1 errepidean, Villabona parean izandako istripu baten ondorioz
Bi ibilgailuk istripua izan dute eta ondorioz errei bat itxi dute Lasarte-Oriara bidean.
Eusko Jaurlaritzak umeak 4 urte izan arte luzatuko du seme-alabako hilean 200 euroko laguntza unibertsala
Dekretuak, halaber, zabaldu egin ditu guraso bakarreko familiei ematen zaizkien laguntzak, 4 eta 7 urte arteko haurren gurasoei emango dizkie, hilean 100 eurokoak.
Lekeitioko Udalak errekurritu egingo du EAEko Auzitegi Nagusiak aparkalekuei buruz emandako ebazpena
Uda honetan, egungo araudia aplikatzen jarraituko du, inguruko udalerrietako bizilagunek TAOaren gune berdean aparkatzeko aukera izan dezaten; ez, ordea, turistek zein herrian bigarren etxebizitza dutenek.
Ertzaintza 46 urteko gizon baten heriotza ikertzen ari da, Mundakan
Gorpuak kolpeak ditu. Autopsiaren emaitzaren zain, hipotesi guztiak zabalik ditu Ertzaintzak.