Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

66 urteko gizon bat hil da Etxaurin, haitzetatik erorita

Zerbitzuz kanpo zegoen suhiltzaile batek Etxauriko bizilagunaren gorpua aurkitu du. Gizona suspertzen ahalegindu da, baina medikuek mendizalea hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Etxauri (Nafarroa). Artxiboko argazkia: Carlos Aketa Goñi
Etxauri (Nafarroa). Artxiboko argazkia: Carlos Aketa Goñi

Etxauriko 66 urteko bizilagun bat hil da astearte honetan, Peña Royan erorita. Eskalatzaile askok ezagutzen duten inguruan izan da ezbeharra, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

17:00ak aldera, hildako gizonaren seme batek SOS Nafarroa zerbitzura deitu du, laguntza eske. Goizero bezala, bere aita paseatzera atera dela esan die koordinazio-zentro horretako langileei. Etxera 14:00etan iristekoa zela esan die hildakoak senideei mendira joan aurretik, baina ez da haiekin harremanetan jarri egun osoan.

Orduan, Cordovillako suhiltzaileak eta foruzainak desagertutako gizonaren bila irten dira, haren senideekin batera eta helikoptero baten laguntzarekin.

17:45 aldera, zerbitzuz kanpo zegoen suhiltzaile batek Etxauriko bizilagunaren gorpua aurkitu du. Hala, inguruan zegoen helikopteroari keinuak egin dizkio, desagertutako gizona haitzen azpian zegoela jakin zezan.

Suhiltzailea harengana hurbildu da eta gizona suspertzen ahalegindu da, anbulantzia iritsi arte, baina medikuek mendizalea hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Agustindarren eraikin zaharretik kanporatutako pertsona migratzaile asko kale gorrian utzi dituztela salatu dute Donostian

Goizean Martuteneko Agustindarren eraikin zaharretik 100 pertsona migratzaile baino gehiago kaleratu ostean, haiei laguntzen aritu den harrera sareak manifestazioa egin du arratsaldean Donostian, Egiako epaitegietatik abiatuta. Salatu dute asko eta asko kale gorrian utzi dituztela, bazterkeria egoeran, eta dagoeneko 400 pertsona inguru daudela kalean Donostian.

Gehiago ikusi