Biktimaren abokatuak ere 'La Manada'ko bost kideak espetxeratzeko eskatuko du
Miguel Angel Moran 'La Manada'ko biktimaren abokatuak bost gazte sevillarrak kartzelan sartzeko eskatuko duela iragarri du, nagusikeriaz egindako sexu abusu jarraitu delituagatik jarritako bederatzi urteko zigorra bete dezaten.
Moranek Europa Press albiste agentziari azaldu dionez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak 'La Manada'ko bost kideak "espetxeratzeko arrazoiak berretsi ditu"; egun, fidantzapeko behin-behineko askatasunean daude bostak, baina espetxean egon beharko lirateke, biktimaren abokatuaren ustez.
Fiskaltzak 'La Manada'ko bost kideak kartzelan sartzeko eskaria egin zion ostiralean Nafarroako Lurralde Auzitegiari, baina biktimaren abokatua fiskalaren idatziaren zain dago espetxeratzeko eskaria egiteko.
"Egoera berdina da, baina orain Auzitegi Nagusiaren epaiaren berrespena dugu", esan du Moranek. Ildo horretan, Nafarroako Epaitegian, bi epaile zigorraren alde zeuden eta hirugarrena kontra zegoen; Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, berriz, zazpi epaile daude: sei zigorraren alde eta bat kontra.
"Kondenatuek Justiziari ihes ez egitea eta zigorra irudimenezkoa ez izatea" lortu nahi dutela erantsi du abokatuak.
Albiste gehiago gizartea
Alkolea pasaiako paumaren habia desagertu da, Donostian
Parkea Bizirik elkarteak parkearen egoera salatu du eta neurriak hartzeko biltzera gonbita egin die udal gobernuari eta oposizioari.
EAJk hautsi egin ditu lan deialdi publikoetan euskara blindatzeko PSE-EEkin abiatutako negoziazioak
Jeltzaleen iturriek aurreratu dute EAJk berak bakarrik egingo duela aurrera eta Enplegu Publikoaren Legea aldatzen saiatuko dela, euskara eskakizunak bermatzeko.
Etxebizitza da EAEko herritarren kezka nagusia
Osasunarekiko kezkak behera egin du azken sei hilabeteetan, baina bigarren arazorik garrantzitsuena da (% 36), bizitzaren kostuaren aurretik (% 34). Bestalde, herritarrek 4,7ko nota jarri diote (10etik) Imanol Pradales buru duen Eusko Jaurlaritzaren lehen urteari.
174 urteko espetxe zigorra eskatu dute Zizurko institutuko komunetan emakumeak grabatu zituen irakaslearentzat
Probintzia Auzitegiak epaitzen ari da irakaslea, haurren intimitatearen eta pornografiaren aurkako delituak egotzita, hainbat hilabetez ikertzen aritu eta gero; guztira, 41 biktima izan dira.
700 pisu turistiko kentzeko exijitu du Eusko Jaurlaritzak Airbnb plataformari
Uztailaren 1etik aurrera, etxebizitza turistikoen erregistro bakarra sartuko da indarrean. Javier Hurtadok ohartarazi duenez, nahitaezko erregistro-zenbakiak sartu ezean, jarduera etetera behartuz zigortu ahal izango dituzte.
Pertsona bat hil da Zuian izandako trafiko istripuan
Auto bat errepidetik atera eta irauli egin da N-622an. Gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta bertan hil da.
Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko taberna batean beste bati aizkoraz erasotzeagatik
Atzo 20:00etan gertatu zen erasoa. Biktimak zauriak ditu eskuetan eta bizkarrean.
Albiste izango dira: Saretzen txostena, PSNren krisia eta Errefuxiatuen Mundu Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Oñatiko Larraña Etxeak 20 nazionalitateko 100 errefuxiatu hartzen ditu
Harrera zentroa kudeatzen duen Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak salatu du Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren azken erreformak nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak "zigortzen" dituela. 3.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute nazioarteko babesa Euskadin aurten.
Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegiak munduko bigarren jatetxe onena izaten jarraitzen du
Peruko Maido jatetxea munduko onena izendatu dute The World 's 50 Best Restaurants 2025 sarietan. Bestalde, Etxebarri erretegiko Mohamed Benabdallah aljeriarra munduko sommelier onena izendatu dute.