EAEko eskolen ia erdiek ez dute berdintasuna urteko programazioan sartzen
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskolen % 90k hezkidetzarekin, berdintasunarekin eta indarkeria matxistarekin lotutako gaiak lantzen dituzte, baina % 47k ez dute gaia euren urteko programazioan sartzen.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Maite Alonso sailburuordeak atzo Legebiltzarreko batzordean emandako datuak dira honakoak, Elkarrekin Podemosek egindako galdera bati erantzunez.
Hezkuntza sisteman Hezkidetza, Berdintasuna eta Indarkeria matxistaren prebentziorako I. Planaren (2013-2017) balantzea egin dute Uriartek eta Alonsok, baita II. Planaren zirriborroa aurkeztu ere.
Alonsok azaldu duenez, planaren ebaluazioa egiteko 216 ikastetxe hartu dituzte kontuan. Horietatik % 83 hezkidetzarekin eta berdintasunaren lotutako proiektuetan murgilduta daude. Hortaz, %17k ez dute inongo proiektutan parte hartzen.
Gaia lantzen badute ere, eskolen ia erdiek ez dute urteko programazioan sartzen. Alonsoren esanetan, II. Planari begira "hobetu beharreko" kontua da.
Horren ildoan, irakasleria trebatu behar dela azpimarratu du, eta orain arte 200 eskola publikotan eta itunpeko 84tan (% 24,5) formazioa eman dutela azaldu du.
LGTBI kolektiboko hiru ikasleri jazarpena
II. Planari begira honakoa da helburuetako bat: ikastetxe guztietan, proiektuetan murgilduta egon ala ez, genero indarkeriari aurrea hartzeko neurriak hartzea. Bestalde, LGTBI kolektiborekiko diskriminazioaren prebentzioa lantzea eskatuko dute. Horren harira, Alonsok esan du 2017-2018 urteen artean kolektibo horren kontrako hiru kasu atzeman dituztela; "hirurak, gaur egun, kontrolpean daude", zehaztu du.
Alonsoren ahotan, mota horretako jazarpenak "ikusezinak izan ohi dira". Hortaz, irakasleria trebatzeko beharra nabarmendu du, garaiz atzemateko.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskararen erabilera euskal sektore publikoan normalizatzeko dekretua, Voxek errekurritu zuena, memoria ekonomikoam atzemandako gabeziengatik.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borrokaldi baten testuinguruan jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.