Immigranteak Euskadiko herritarren % 10 inguru izango dira 2019an
Gorka Moreno Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiaren zuzendariak adierazi duenez, Euskadin bizi diren herritarren % 9,4 atzerrian jaiotakoa da. Aurreikuspenen arabera, EAEko etorkin kopuruak gora egingo du 2019an, eta % 10etik gertu kokatuko da, "Espainiako Estatu mailaren bataz bestekoarekin alderatuta, oso immigrazio tasa txikia dena".
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan Morenok aitortu duenez, urte hasieran baino etorkin gehiago daude orain EAEn, baina argitu duenez horretan ez du eraginik izan pasa den udan bidean izandako migratzaileen iritsierak, "urte osoan zehar etorkin gehiago heldu izandakoak baizik". "Azken bi urteetan atzemandako joera izan da, baina aurten egonkortu egin da, hazkunde ekonomikoarekin batera", azpimarratu du.
Euskadira heltzen diren etorkin gehienak, beraz, ez datoz Afrikatik, Hegoamerikatik "oro har". "Bidean zeuden migratzailei dagokienez, oso kopuru txikia geratu da gurean", gaineratu du Morenok.
Andaluzian izandako hauteskunde-emaitzak ere hizpide izan ditu Morenok. Horren iritzian, eskuin-muturreko hitzaldiek "oraindik" ez dute EAEko herritarrek kutsatu, baina "datozen hauteskundeetan ikusiko da horrek izan dezakeen eragina ".
Dena dela, Morenok ohartarazi duenez, "eskuin-muturreko alderdiak Euskadira iristea baino gehiago, arriskutsuena izan daiteke zentro-eskuineko alderdiek bere egitea hitzaldi xenofobo horiek".
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.