25 pertsona atxilotu dituzte, batzuk Bizkaian, ia hiru tona marihuanarekin
Guardia Zibilak 25 pertsona atxilotu ditu Espainiako Estatuan, batzuk Bizkaian, eta Katalunian 2.700 kilo marihuana atxiki ditu, inoiz atzemandako karga handiena.
Desegindako sarearen arduradun nagusiak britainiarrak eta holandarrak dira, atxilotutakoen artean nazionalitate ezberdinekoak dauden arren. 20-60 urte artean dituzte atxilo hartutakoek.
Horrez gain, bi marihuana sail topatu dituzte Cabrera de Mar (Bartzelona) eta Calafell (Tarragona) herrietan, eta 98 kilo haxix atzeman dituzte.
Ikerketa iazko apirilean abiatu zuten, La Junqueran (Girona) barazkiz betetako kamioi batean ezkutatuta 400 kilo marihuana eta 20 kilo haxix aurkitu zituztenean. Holanda omen zuen jomuga kamioiak.
Marihuana eta haxixa hazi, prestatu eta banatzen zuen sare bat zegoela egiaztatu zuten ikertzaileek. Sare hori Katalunian eta Euskadin aritzen zen batez ere.
Erresuma Batura eta Herbehereetara bidaltzeko
Egunero marihuana kopuru handiak biltzen zituzten eta beste talde batzuen esku uzten zuten, horiek Herbehereetara eta Erresuma Batura eraman zitzaten. Kamioietan ezkutatzen zuten droga, hala nola, boxeo-baloietan, pufetan, alpapa zakuetan, ardo eta garagardo botilen artean edota barazki paleten artean.
Agenteek 17 miaketa egin dituzte etxebizitza eta industria pabiloietan, eta aipatutako drogaz gain, honakoak atzeman dituzte: 160.000 euro esku-dirutan —75.000, sarearen buruetako baten garajeko lurzoruaren azpian— droga prestatzeko gailuak eta arma bat.
Cabrera de Mar herrian (Bartzelona) laborategi bat topatu dute, kalamua haxix likidoko kapsulak bihurtzen zuten.
Castelldefelsen (Bartzelona) atxiloketa batzuk egiteko unean, sareko bi kide agenteak autoarekin harrapatzen saiatu eta Guardia Zibilaren beste ibilgailu baten kontra joan ziren.
Hainbat delitu egotzi dizkiete atxilo hartutakoei: gaizkile taldeko kideak izatea, osasun publikoaren kontrako delitua egitea, armak baimenik gabe edukitzea, dokumentuak faltsutzea eta argindar iruzurra egitea (85.000 euro).
Zure interesekoa izan daiteke
Epaileak ikertu gisa deitu du El Bocaleko pasabidearen diseinatzailea
Egitura diseinu edo eraikuntza akats posibleen ondorioz erori zela adierazi du epaileak bere autoan. Ingeniariak ekainaren 5ean deklaratuko du.
OMEk baieztatu egin du bi hantabirus kasu izan direla gurutzontzian, eta zazpi kasu aztertzen ari dira
Hiru bidaiari hil dira hantabirusak jota, eta laugarren bat zainketa intentsiboetan dago. 23 nazionalitatetako 149 lagun (88 bidaiari) zeramatzan itsasontzia Argentinatik irten zen martxoaren 20an, Cabo Verderantz. Egun, han jarraitzen du, Kanaria Handian edo Tenerifen lehorreratzeko zain.
Zer da hantabirusa, karraskariek transmititzen duten eta gaixotasun larriak eragin ditzakeen birusa?
Martxoaren 20an Ushuaiatik (Argentina) abiatu zen gurutzaontzi batean agerraldi bat izan da, eta dagoeneko hainbat hildako utzi ditu. Agerraldiak gaixotasun zoonotiko horren gainera eraman du fokua.
Pertsona bat zauritu da BI-10 errepidean, Bilbon, istripu baten ondorioz
Ezbeharra Errekalde parean gertatu da, Galdakaorako noranzkoan, eta hiru erreietako bi itxi dituzte. Hala ere, 07:00ak aldera errepidea erabat zabaldu dute.
Hiru pertsona hil dira, ustez hantabirusak jota, gurutzaontzi batean
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi duenez, "kutsatze-arriskuak txikia izaten jarraitzen du" eta "ez dago izutzeko arrazoirik". MV Hondius gurutzaontzia lehorreratzeko portu bila ari da, Cabo Verdek baimena ukatu baitio. Ontzian doazen 149 lagunetatik 14k Espainiako nazionalitatea dute.
Eric Courdyren heriotzagatik auzipetutako boxeolari ohiak barkamena eskatu eta bere gain hartu du hilketa
"Egindakoa onartzen dut eta barkamena eskatzen diot biktimaren familiari", esan du lehen saioan. 09:00etan hasi dira Verin epaitzen, hilketa gertatu zenetik ia bi urtera.
Bikotekideak 13 labankada eman zizkion Maialen Mazoni, "hiltzeko asmoarekin", fiskalaren arabera
Fiskaltzak hiltzaileak 45 urteko espetxe zigorra bete dezala eskatu du, Zigor Kodeak baimentzen duen handiena. Zehazki, 25 urte azpikeriaz eta ankerkeriaz egindako hilketagatik (emakumea labankadaz hil zuen), 16 urte bi abortu delituengatik eta 4 urte adingabea (onik atera zen 2 urteko alaba) abandonatzeagatik.
34 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu-erasoa egotzita
Atxiloketa Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak egin zuen, igandeko lehen orduan.
Datorren ikasturtean Lanbide Heziketako 74.963 plaza eskainiko dira EAEn, inoiz baino gehiago
Berrikuntza gisa, Lanbide Heziketako plazen % 50 emakumeentzat gordeko dira 2026-2027 ikasturtetik aurrera.
Lehiaren Euskal Agintaritzak isunak jarri dizkie eskola garraioko 31 enpresari, Hezkuntza Sailari boikota egiteagatik
2023-2024 ikasturterako lehiaketan, Gipuzkoako ibilbideak baino ez ziren esleitu. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak agindu bat argitaratu zuen, aurretik Bizkaian eta Araban esleipendun izan ziren enpresak zerbitzua betetzera behartzeko.