LAPURRETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zumarragako Ospitaleko kutxazain automatikoa oso-osorik eraman dute

Lapurrek sarrera nagusiko pertsiana behartu dute barrura sartu eta Kutxabanken kutxazain automatikoa eramateko. Lapurrek ihes egin dute eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
18:00 - 20:00
Zumarragako Ospitaleko pertsiana hautsi eta kutxazaina lapurtu dute

Lapurreta ikusgarria gertatu da bart Zumarragako Ospitalean. Lapurrek osasun zentroan dagoen Kutxabanken kutxazain automatikoa oso-osorik eraman dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Oraingoz ez dute inor atxilotu.

Zumarragako Ospitaleko segurtasun zaindariak 03:00etan eman du lapurretaren berri. Lapurrek sarrera nagusiko pertsiana behartu dute eta barrura sartu dira. Gauetan sarrera nagusi hori itxita egon ohi da.

Ordu batzuk geroago, kutxazain automatikoa Legazpi eta Antzuola arteko pista batean agertu da.

Lapurretaren ostean, egileek ihes egin dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitu eta lapurrak identifikatu eta atxilotzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformako bozeramaileak. Garaipena jaigiroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela hemen bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi