Emakumeek jasaten dituzten 'egiturazko desparekotasunak' salatu dituzte erakundeek
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikapenerako jardunaldia dela esan du Eusko Jaurlaritzak; izan ere, aurrerapenak egon badira ere, "emakumeek jarraitzen dute mundu guztian egiturazko desparekotasunak jasaten".
Esaterako, "soldata-arrakala, botere-eremuetara eta erabakiak hartzeko eremuetara sartzeko zailtasuna, zaintzako eta etxeko eginkizunen banaketa desorekatua edo emakumeen aurkako indarkeria" aipatu ditu Jaurlaritzak astearte honetan Gobernu Bileran onartutako erakunde adierazpenean.
Eusko Jaurlaritzak mugimendu feministak pertsonen bizitza erabakien erdigunean jartzeko egiten duen aldarrikapenarekin bat egiten duela esan du, bai eta zainketak gizartean berrantolatzeko dagoen beharrarekin ere.
Horrenbestez, Jaurlaritzak berdintasun-politikekin duen konpromisoa berretsi, eta dei egiten die gizarte osoari eta gizarte-, politika- eta ekonomia-eragile guztiei, "guztion artean eskubideak bermatu eta gizarte-eredu jasangarriagoa eta berdinzaleagoa izaten laguntzeko".
Berdintasunaren aldeko Giza Agenda garatzea eskatu du Gipuzkoak
Gipuzkoako Aldundiak dei egin dio "gizarte guztiari Berdintasunaren aldeko Giza Agenda garatzeko ahaleginak batu ditzagun", adierazpen instituzional batean.
"Enplegu eskubidea, sufragio eskubidea, independentzia ekonomikoa izateko eta, gizartean eta politikan parte hartzeko eskubidea; bizitza duina izateko eskubidea -hitzaren zentzurik zabalenean-; indarkeriarik, esplotaziorik eta gutxiespenik ez jasateko eskubidea. Azken finean, gizakion berezko eskubideak, gehiago edo gutxiago gauzatuz joan direnak, etengabeko aldarrikapenei eta mobilizazioei esker, bereziki emakumeenak, eskubideen urraketa gehien pairatzen dituztenak baitira", esan du adierazpenean.
Azkenaldian, Aldundiak deitoratu duenez, "eraldaketa horren prekarietatea agerian jartzen duten egoerak ikusi izan ditugu". "Olatu erreakzionario batek bultzaturik atzera jo nahi duen gutxiengo baten eskutik" etorri direla salatu du, "gehiengook aurrera egiteko arrazoiak ikusten ditugun esparruetan".
Lurraldean emakumeek emakume izate hutsagatik pairatzen duten indarkeriari aurre egiteko" baliabideak ezarriko dituen Agenda eskatu du. Salatu duenez, "indarkeria sistemikoa da, erantzunkidetasun maila handiagoa eskatzen duena erakundeen eta gizarte eragileen aldetik".
Indarkeria matxistaren biktima adinduentzako zerbitzuak hobetzea eskatu du Bizkaiak
Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkurak aho batez eskatu dio Aldundiari indarkeria matxistaren biktimak diren emakume adinduen "errealitatearen" diagnostikoa egiteko, pertsona horiek izaten dituzten zerbitzuak hobetzeko helburuarekin.
Era berean, indarkeria matxistak garaiz antzemateko neurriak eta sufritzen dituzten adineko emakumeak laguntzeko prozesuak hobetzea eskatu du, baita orain indarrean dauden protokoloak berrikustea.
Proposamenaren arabera, "laguntza prozesuetan kontuan izan beharko dira, eragina izan lezaketen faktore bezala, sinesmen eta iritzi sistemak, komunikaziorako zailtasunak, osasun egoera, egoera ekonomikoa, gizarteratze prozesu patriarkalaren ondorioak eta isolamendu egoera".
Kontzejuetan parte hartzen duten emakumeengan jarriko du arreta Arabak
Emakumeen parte-hartze aktiboa kontzejuetan Arabako Foru Aldundiaren kanpainaren erdigunean izango da martxoaren 8an.
Emakume gehiagorekin, gure kontzejuak irabazle leloarekin, kontzejuetan eta administrazio-batzarretan aktiboki parte hartzen duten emakumeei aitorpena egitea da helburua, Foru Gobernuak komunikatu batean esan duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.