% 2 igo dira genero indarkeria salaketak Nafarroan: 1.887 jarri ziren 2018an
Nafarroan, iaz 1.887 salaketa aurkeztu ziren genero indarkeriagatik, 2017an baino % 2 gehiago. Horietatik, 1.828 emakumeek jarri zituzten —2017an 1.836 izan ziren—, Nafarroako Genero eta Etxeko Indarkeriaren Behatokiaren arabera.
Emakumeek jarritakoen artean, 1.101 espainiarrek jarri zuten, eta 727 atzerritarrek (% 39,8), 2017ko portzentaje antzekoa.
Datuen arabera, 164 genero indarkeriaren biktimek, % 13,4k, ikertuaren aurka lekuko salatzaile bezala deklaratzeko betebeharraren dispentsari heldu zioten. 2017an, % 15,5ek egin zuen.
Genero indarkeriaren biktimen tasa 55,9koa izan zen 10.000 emakumeko. Espainiar estatuko batezbestekoa 66,56koa izan zen.
Era berean, ikerketa honen datuen arabera, 2018an Nafarroako epaitegietan hasiera eman zitzaien biktimak babesteko 368 aginduri. 278 onartu eta 90 ukatu ziren.
Nafarroako Emakumeenganako Indarkeriaren epaitegietan, 199 pertsona epaitu ziren. Horien artean, 179 zigortu ziren (98 espainiar eta 81 atzerritar), hau da, % 89,9.
Guztira, instrukzio fasean, 2018an zigor-arloko 2.168 auzigairi hasiera eman zitzaien. 2017an 2.037 izan ziren; beraz, % 8,7 igo da.
Iaz, 363 epaitu ziren genero indarkeria delituengatik Arlo penaleko epaitegietan (5 urte arteko kartzela zigorrak dagozkie). 282 zigortuak izan ziren (147 espainiar eta 135 atzerritar).
282 kasu horietako epaien artean, 180 bi aldeen arteko adostasunaren ondorio izan ziren, eta epaiketa egin zen kasuen artean, 102 epai kondenatzaileak izan ziren eta 81, absoluziozkoak.
Lurralde Auzitegian (5 urtetik gorako kartzela zigorrak dagozkio), 4 epai kondenatzaile eman ziren, eta delituen 39 apelazio (39 kondenatzaile eta absoluziozko 3).
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.