Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi lagun atxilotu dituzte beste bi gazte jipoitzeagatik, Hernanin

Zaurituetako bati bihotza suspertzeko mugimenduak egin behar izan zizkioten eta konortea galduta eraman zuten anbulantzian Donostia ospitalera.

Ertzaintzak 24 eta 25 urteko bi gazte atxilotu ditu beste bi gazte jipotzea eta lesioak eragitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Erasoa martxoaren 19ko goizaldean izan zen, tren geltokian.

Goizaldeko lauak aldera bi lagun Hernaniko geltoki aldera zihoazen eta, salaketaren arabera, lau gizonezkok atzetik eraso egin zieten. Dirudienez, taberna batean hartu-emana izan zuten aurretik.

Biktimetako batek ukabilkada jaso zuen aurpegian, eta lurrera erori eta bertan jipoitu zuten ostikadaka. Erasoa amaitu eta altxatzea lortu zuenean, laguna konorterik gabe ikusi zuen lurrean, jipoituta, eta bihotza suspertzeko mugimenduak egin behar izan zizkioten.

Egonkortzea lortu zutenean, konorterik gabe eraman zuten anbulantzia medikalizatu batean Donostia ospitalera.

Orduan abiatu zuen ikerketa Ertzaintzak eta, bi lagun identifikatzea eta atxilotzea lortu ostean, beste biak identifikatzeko lanean ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X