Urtarrilean Tenerifen erreta hil zen emakumearen bikotekide ohia atxilotu dute
Espainiako Poliziak 52 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, urtarrilean Tenerifeko La Laguna udalerrian hildako emakumearen heriotzarekin zerikusia duelakoan. Emakumea auto barruan kiskalita hil zen. Atxilotua emakumearen bikotekide ohia da, eta asteazkenean igaroko da epailearen aurretik, hilketa matxista egotzita.
Urtarrilaren 16an emakumeak eta bikotekide ohiak auto istripua izan zuten. Argindarraren poste baten kontra jo zuten, eta, ondorioz, autoak su hartu zuen. Gizonak autotik onik irtetea lortu zuen, baina emakumea bertan hil zen.
Polizia Judizialak ikerketa abiatu zuen gertaturikoa argitzeko, eta hurrengo egunean emakumearen bikotekide ohia atxilotu zuten. Erredurak sendatzeko ospitaleratu zuten, eta Poliziaren zaintzapean egon zen.
Hala eta guztiz ere, eta haren kontrako frogen faltan, Poliziak zaintza kendu zion. Atzo, ordea, berriro atxilotu zuten, emakumea hil izana egotzita.
___________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean