HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ramon Gonzalo izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore berria

Botoen % 61,27 eskuratu du. Sektore guztietan nagusitu da, ikasleenean izan ezik. Azken horretan Maria Jose Beriain gailendu da.
Ramon Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektore berria
Ramon Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektore berria. Argazkia: ramongonzalo.com

Ramon Gonzalo Garcia Seinalearen Teoria eta Komunikazioetako Arloko katedraduna izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektore berria, botoen % 61, 27 eskuratuta.

Maria Jose Beriain Apestegia beste hautagaiak, berriz, botoen % 38,73 lortu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoak zabaldutako datuen arabera. Guztira, 10.433 pertsona zeuden botoa ematera deituta.

Behin-behineko datuen arabera, Ramon Gonzalo sektore guztietan nagusitu da, ikasleenean izan ezik. Azken horretan Maria Jose Beriain gailendu da. 

Parte-hartzea ezberdina izan da sektorearen arabera: % 87,46koa unibertsitatearekiko lotura iraunkorra duten irakasle doktoreen artean, % 64,6koa administrazioan eta zerbitzuan, % 46,8koa unibertsitatearekiko lotura iraunkorrik ez duten irakasleen artean eta % 10,95ekoa ikasleen artean.

Errektore izango den Nafarroako Unibertsitate Publikoko lehen ikaslea da.


Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X