Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat zauritu da Leioan, paseoan zebilela leiho bat gainera erorita

Zazpigarren solairutik erori da leihoa, eta 43 urteko emakumea bete-betean harrapatu du. Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Leioako Iturribide kalea. Argazkia: EiTB
Leioako Iturribide kalea. Argazkia: EiTB

43 urteko emakume bat zauritu da igande goiz honetan Leioan (Bizkaia), bere haurrarekin paseoan zebilela leiho bat gainera erorita, Eusko Jaularitzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

12:40 aldera jazo da gertaera, Iturribide kalean. Arrazoiak oraindik argitu gabe badaude ere, leiho bat zazpigarren solairutik erori da, eta emakumea bete-betean harrapatu du. Erandioko ertzain-etxeko agenteak eta Leioako udaltzainak istripuaren lekura hurbildu dira, gertatutakoaren berri izan ostean.

Emakumea arin zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Umea ez da zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X