Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beasaingo urtegian desagertutako 69 urteko gizon baten bila ari dira

Arriaran zingiran hasi dituzte bilaketa lanak, desagertuaren autoa hango inguruetan topatu dutelako.

Erreskate taldeak 69 urteko gizon baten bila ari dira Beasaingo (Gipuzkoa) Arriaran urtegian. Familiak abisua eman ondoren, asteleheneko 14:00etan hasi dira desagertua aurkitu nahian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.

Desagertutako gizonaren autoa zingira horretako inguruetan aurkitu dute, eta, horren ondorioz, bilaketa lanak hantxe hasi dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X