'Nolanahiko hitzordurik' ez onartzea aholkatu du Ertzaintzak, sexu-erasoak saihesteko
Ertzaintzak sexu erasoak saihesteko aholkuak biltzen dituen liburuxka bat kaleratu du. Bertan, sare sozialen bitartez ezezagunekin nolanahiko hitzordurik ez onartzea eskatzen diete herritarrei.
Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak sexu-erasoak, etxebizitzetako lapurretak eta ebasketak saihesteko aholkuak eta prebentzio-neurriak jasotzen dituzten hiru liburuxka banatuko dituzte Andre Maria Zuriaren jaietan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietan ere liburuxka horiek banatuko dituzte.
Bertan, Udaltzaingoko eta Ertzaintzako patruilekin harremanetan jartzeko aholkuak eta moduak jaso dituzte, eta delituei buruzko informazioa jasotzeko edo poliziarekin zerikusia duten herritarren zalantzak argitzeko prest daudela gogorazten dute.
Sexu-erasoak saihesteko liburuxkan, nolanahiko hitzordurik ez onartzea edota itsu-itsuan ezezagunekin ez elkartzea eskatzen du Ertzaintzak. Halaber, hitzorduak leku ezagunetan izatea, eta adiskideren bati horren berri ematea aholkatzen du.

Sexu erasoak saihesteko aholkuak biltzen dituen liburuxka.
Halaber, Bilbon salatutako talde bortxaketari aipamen egin dio Segurtasun Sailak. Izan ere, egun berean atxilotu zituzten 18 eta 36 urte bitarteko sei erasotzaileak epailearen esku utzi dituzte larunbat honetan. Antza denez, emakumea sare sozial baten bitartez geratu zen gizon batekin. Hitzordura bakarrik joan zen, baina eraso egin zion taldearekin topo egin zuen, ihes egiten saiatu bazen ere.
Arrazoi horregatik, “sare sozialen bidez ezezagunekin hitzordurik ez onartzeko” eskatzen die Ertzaintzak herritarrei. Horrez gainera, norberaren gauzak eta edariak zaintzea aholkatzen da liburuxketan, eta gauez leku bakartietatik edo argi gutxi duten lekuetatik bakarrik ez ibiltzea. Bestalde, pertsona bati errespetu faltak edo jazarpen-jarrerak ikusiz gero ingurukoei ohartarazteko eskatzen da.
Halaber, Ertzaintzaren App-a eskuratzea gomendatu die Segurtasun Sailak herritarrei, informazioa eta aholkuak emateaz gain, poliziaren laguntza eskatzen duenari geolokalizatzeko aukera ematen baitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak