Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian, bere eztei-bidaian emazteari eraso egitea egotzita

Emakumeari osasun-zentro batean sendatu zizkioten aurpegian zituen zauriak eta beso bateko eta hanka bateko hematomak.

41 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, emakumeen aurkako indarkeria delitua leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostegun honetan jakinarazi duenez, hiriko hotel batean egin zion eraso senarrak emazteari, eztei-bidaian zeudela.

Ertzaintzak abisu bat jaso zuen atzo, asteazkena, arratsaldean, Donostiako hotel batean bikotekideen arteko istilu bat zegoela esanez.

Ertzainak erasoa jazo zen gelara iritsi zirenean, hotel horretako segurtasun zaindariarekin hitz egin zuten. Bezero batek emaztea jo zuela eta hark laguntza eske gelatik alde egin zuela esan zien hark.

Emakumeari osasun-zentro batean sendatu zizkioten aurpegian zituen zauriak eta beso bateko eta hanka bateko hematomak, Ertzaintzak azaldu duenez.

Bestalde, ertzainek erasotzailea atxilotu eta Ertzain-etxera eraman zuten, genero-indarkeria delitua leporatuta. Atxilotua ostegun honetan eraman dute Donostiako Guardiako Epaitegiko epailearen aurrera.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X