EAEko eskolek ikasle kopuruaren beherakada apal batekin abiatu dute ikasturtea
374.400 ikaslek abiatu dute gaur Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 2019-2020ko ikasturtea, iaz baino 487 gutxiagok (% 0,13). Aurreko urteetan bezala, jaiotze tasaren jaitsiera Haur Hezkuntzan igarri da gehien (iaz baino 1.795 haur gutxiago). Aurten, ordea, Lehen Hezkuntzan ere sumatu da (1.018 ikasle gutxiago).
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eman ditu datuak, ikasturtea ofizialki abiatzeko Barakaldoko Gurutzeta ikastetxean egindako bisitan. Uriarterekin batera, Amaia del Campo Barakaldoko alkatea eta Hezkuntza Saileko beste arduradun batzuk izan dira ekitaldian.
Aurreko urteetako joerari jarraiki, sare publikoaren eta itunpeko-pribatuaren arteko orekari eutsi zaio, lehen aukera apur bat handiagoa bada ere: % 50,8 eta % 49,2, hurrenez hurren.
Hizkuntza ereduari dagokionez ere, ez da aldaketarik izan: D eredua da nagusi, eta Haur Hezkuntzan igotzen jarraitzen du: 3-5 urteko tartean, 0,7 puntu hazi da, eta % 80 gainditu du lehen aldiz (% 80,4, zehazki). Ikasleen % 16,1 B ereduan ariko da, eta A ereduan, % 3,5.
Lanbide Heziketak, gora
Lanbide Heziketaren aurreneko matrikulazio datuak ere eman ditu Cristina Uriartek ekitaldian. Orain arte 39.771 gaztek aukeratu dituzte ikasketa horiek, iazko garai berean baino 858 gehiagok. Datuotan ez daude zenbatuta Urrutiko Lanbide Heziketa edo eskaintza partziala aukeratu duten ikasleak; horrez gain, matrikulazio epea zabalik dago oraindik (urrian zarratuko dute). Hala, Hezkuntza Sailak aurreikusi duenez, aurten 42.000 pertsonak emango dute izena Lanbide Heziketan.
Ikastekok euskaraz egiteko hautuak ere gora egin du. Azken urteetan D ereduak hazkunde apala izan du, baina igoerarik aipagarriena B ereduan izan da: 2015-2016 ikasturtean, 811 ikasle zeuden eredu horretan, eta ikasturte berrian, aldiz, 7.830 matrikulatu dira B ereduan. Bi ereduen arteko batura (B+D) eginez gero, duela bost urte ikasleen % 25 ziren Lanbide Heziketan euskaraz ikasten zutenak; ikasturte honetan, berriz, batura hori Lanbide Heziketako ikasleen % 42ra iritsiko da.
Ikasturte honetarako iragarri dituen berrikuntzen artean, Uriartek iragarri du beste Lan Eskaintza Publiko bat egingo dutela, Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendua.
Bideoa: Matrikulazioak behera egin duela nabarmendu du Uriartek.
Buru duen saila prestatzen ari den Hezkuntza Lege berria ere izan du hizpide sailburuak. Datozen hilabeteetan aurkeztuko da proiektu hori Gobernu Kontseiluan.
Euskal Eskola Publikoaren Legea eguneratu beharraz aritu da Uriarte. "Egungo legeak indarrean daramatzan 26 urteetan, aldaketa asko gertatu dira: teknologia berriak txertatzea, ikasketa eta irakaskuntza prozesuko aldaketa metodologikoak, edo gizarte osaera bera ere nabarmen aldatu da. Begi bistakoa da azken urteetan errealitate soziala nabarmen aldatu dela. Gure hezkuntza sisteman, beste errealitate sozial eta kultura batzuetako ikasleak ditugu. Beste herrialde batzuetakoak. Eta gure hezkuntza-sisteman parte hartzen dutenean, gure parte dira. Batasun bat osatzen dugu", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Giro aparta Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak jai giroz bete du Donostia, kolore ugariz. Familiek, gazteek eta beteranoek traineruen emozioa partekatu dute, eta ertzetatik animatu dituzte euren taldeak. Poza bereziki nabaria izan da Arraun Lagunak eta Orio taldeen zaletasunen artean, euren traineruen garaipenak ospatu baitituzte.
Imsersoren bidaiak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat astelehenean abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaitxoak egiteko.
Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela
Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.
54 urteko motorzale bat hil da Gasteizen izandako istripu batean
Istripua AP-1etik N-622ra doan zatian gertatu da, Arabako hiriburuan. Larrialdi-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.