Bilbobusek 15 ibilgailu hibrido berri ditu astelehen honetatik
Bilbobusek 15 ibilgailu hibrido berri ditu astelehen honetatik. Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak aurkeztu ditu, eta, aurkezpen-ekitaldian adierazi dutenez, isurpenak % 8,5 murriztuko dituzte, eta hiri-garraioaren eraginkortasuna hobetuko dute. Mercedes Benzek diseinatutako eta egindako autobusak dira, Citaro-Hybrid Euro VI modelokoak.
Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Arloak, hortaz, "beste aurrerapauso bat eman du Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Ituna sinatu zuenean hartutako konpromisoak betetzeko; herritarren ongizatea hiri-garapenaren erdian kokatzen du Itun horrek", nabarmendu du Gilek.
"Erosketa hauekin, jarraitzen dugu bideratzen mugikortasun-politikak osasunaren eta herritarren bizitza-kalitatearen hobekuntzara, eta beste aurrerapauso bat ematen dugu flota publikoaren 'isurpenik gabe' aukerak hartzeko; gure xedea da partikula kutsagarrien isurpenak mugatzea, bai eta karbono dioxidoarenak ere", adierazi du zinegotziak.
Hala, urtea amaitu aurretik, flotaren % 20 berrituko du Udalak. Egun, 141 unitatek osatzen dute flota hori; ondorengo hilabeteotan, beste 15 ibilgailu hibrido bereganatuko ditu Bilbobusek, bai eta bi elektriko ere.
12 metro, eta hiru ate
Ibilgailu hibrido hauek 12na metro luze dira, eta hiruna ate dituzte; hirugarren atean, ez du eskailera-mailarik. Bilbobus modernoen irisgarritasun-baldintza guztiak betetzen dituzte, eta itxuraz gainerako ibilgailuak bezalakoak dira; aldea motorrean dute.
Udalak azaldu duenez, ibilgailu hibridoen oinarrizko funtzionamendua "oso erraza da". Autobusek abiadura txikiagotzen dutenean, motor elektrikoak sorgailu baten kontrakoa balitz bezala lan egiten du, eta balaztaren energia korronte elektriko bilakatzen du. Korronte hori baterian bildu eta motor elektrikoaren esku jartzen da, egoera jakin batzuetan errekuntza-motorraren ekintza laguntzeko, bereziki abian jartzen denean.
Bilbobuseko autobus berriek itsuei edo entzumen-urritasuna duten pertsonei laguntzeko sistema bat dute. Gainera, sistema horrek abisu-argiak ditu aurrealdeko atean, bai eta garraio-tituluen banagailuaren eta horiek balioztatzeko makinaren azpian ere. Braillez idatzitako inskripzioak dituzten pultsadoreak ere badituzte autobusek, eta geldialdia edo arrapala eskatu direla abisatzeko mezulari akustiko eta optikoa gaztelaniaz eta euskaraz dago.
Halaber, Bilbobus berriak mugikortasun urriko pertsonentzako egokituta daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak