Itsasoaren mailaren igoera 'geldiezina' da, NBEko adituek ohartarazi dutenez
Itsasoaren mailaren igoera asko azkartu da azken urteotan, eta jada "geldiezina" da. Horrela, gordin, azaldu du Nazio Batuen Erakundeko (NBE) klima aldaketari buruzko gobernu arteko aditu taldeak (IPCC) ozeanoei eta kriosferari buruzko egin duen lehen txosten zehatzean. Neurririk hartu ezean, itsasoaren maila metro bat baino gehiago igoko da 2100ean.
Ikerketak jasotzen duenez, klima aldaketak uholde gogorrak, itsasoaren mailaren igoera, glaziarren galera eta permafrosta txikitzea ekarri ditu, besteak beste. Ozeanoen tenperatura ere igo da, eta ura beroagoa eta azidoagoa da. El Niño moduko fenomeno klimatikoak gero eta ohikoagoak eta gogorragoak izango dira, ohartarazi dute.
IPCC aditu taldeak ez du zalantzarik: klima aldaketaren kontrako neurriak hartuta ere, itsasoaren maila igo egingo da. Egoerarik onenean, berotegi efektua eragiten duten gasen isurtzea nabarmen jaisten bada (tenperaturaren igoera bi gradura mugatuta), itsasoaren maila 30-60 zentimetro artean igoko da 2100 urtean.
Txarrenean jarrita, 110 zentimetrora irits daiteke igoera hori.
Panorama horren aurrean, gobernuei deia egin die IPCCk: berotegi efektua eragiten duten gasen isurtzea geldiarazteko "premiazko eta anbizio handiko" neurriak hartzeko, halabeharrez hartu ere.
Lekualdatze masiboak eragingo ditu
Itsasoaren mailaren igoera horrek ondorio larriak izango ditu kostaldetik gertu bizi diren herritarrengan. Gaur egun, itsasoak 100 urtean behin kolpatzen dituen megahiri eta uharte txikiak; 2050ean, ordea, ohikoak izango dira triskantzak, gasen isurtzeak behera egitea lortuta ere.
Adituek ohartarazi dutenez, "ozeanoak eta poloak urrutiko kontua dela uste dezake jendeak, baina guztioi eragiten digu: elikagaiak eta ura lortzeko, garraioa, merkataritza, osasuna...".
Izan ere, itsasoaren maila igotzeak uraren kalitateari eragiten dio, baita horren hornidurari ere. Horrek ondorioak izango ditu nekazaritzan, turismoan edo argindarraren sorkuntzan.
Europako glaziar txikiek, Afrikako ekialdeak, Ande Tropikalek eta Indonesiak euren izotz masaren % 80 baino gehiago galduko dute 2100erako, aurreikuspenen arabera. Artikoko izotz geruza gero eta finagoa dela ere ohartarazi dute adituek.
Munduko tenperaturaren igoera bi gradutara mugatuko balitz ere, permafrostak (udan izoztuta mantentzen den lurzorua) bere azaleraren % 25 galduko luke. Egoerarik txarrenean, ordea, % 70koa izango litzateke galera.
Bada gehiago: kostaldea itsasoaren kolpetik babesten dituzten hezeguneen erdia desagertu egin dira azken 100 urteetan.
Itsasoaren maila igotzeak milioika lagunen lekualdatzea ekarriko du, gainera. IPCCk gogora ekarri duenez, 670 milioi goi mendiko guneetan bizi da; 680 milioi, altitude baxuko kostaldeko guneetan; lau milioi, Artikoan, eta 65 milioi, uharte txikietan. Horrez gain, animalia espezie asko desagertzeko bidean geratuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Landa-sarbideak kontrola ditzala eskatu dio Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzari, trafikoa areagotzen ari delako
Datozen egunetan joan den asteko auto-ilarak errepikatuko direlakoan, Cristina Laborda alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.