Kantabria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kartzelatu egin dute Castro Urdialesko buruaren harira atxilotutako emakumea

Baliteke biktima Bilbon lan egin zuen eta otsailetik desagertuta zegoen gizon bat izatea.
18:00 - 20:00
Emakume batek giza burezur bat aurkitu du etxean zeukan kutxa batean, Castron

Castro Urdialeseko (Kantabria) 3. Instrukzio Epaitegiak kartzelatu egin du kutxa baten barruan aurkitutako buruaren harira atxilotutako emakumea, iturri juridikoek jakinarazi dutenez.

ETBk jakin duenez, baliteke biktima otsailetik desagertuta zegoen gizon bat izatea, Kantabrian jaiotakoa, baina Bilbon, Balmasedan eta Laudion lan egin zuena, banku batean.

Emakumea asteburuan atxilotu dute Padre Basabe kaleko Mar Llana eraikinean, han bizi baita atxilotua. Gainera, haren etxebizitza miatu dute.

Gorpua, aldiz, Santa Ana kaleko etxebizitza batean aurkitu dute, herriaren iparraldean, zezen-plazatik gertu.

El Diario Montañés egunkariak astelehenean jakitera eman duenez, osasun-zerbitzuek artatu behar izan zuten kutxa barruan burua aurkitu zuen emakumea; izan ere, antsietate-krisia izan zuen. Egunkari horren hitzetan, lagun batek eman omen zion kutxa emakumeari, eta kutxa jaso eta bi egunetara, ireki egin zuen, usain oso txarra zeriolako.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X