Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek bikote bat mehatxatu du eta neskari ukituak egin dizkio Donostian

Ertzaintzak erasotzailea atxilotu du. Gertakariak 06:50 aldera jazo dira Kontxako hondartzan. Atxilotua bikote nerabearengana joan da, eta guraize batzuekin mehatxatu ditu.

Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu du goizean, Donostian, mehatxu delitu bat eta sexu askatasunaren aurkako beste bat egotzita. Atxilotua bikote nerabe batengana joan da Kontxako hondartzan, eta guraize batzuekin mehatxatu ditu, eta baita neskari ukituak egin ere.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakariak 06:50 aldera jazo dira ostiral honetan, Kontxako hondartzan.

Dirudienez, gaztea bikotearengana joan da, eta zigarro bat eskatu die. Ezetz esan diotenean, gizonak ez du etsi, oldartu egin zaie, eta guraize batzuekin mehatxatu ditu nerabeak. Gainera, erasotzaileak neskarengana jo du eta ipurmasailak ukitu dizkio.

Bikoteak alde egitea erabaki du, baina erasotzaileak jarraitu egin die Easo kaletik. Hori ikusita, Ertzaintzari abisua ematea erabakita, 112 telefonora deitu dute.

Agenteek Easo kalean aurkitu dute susmagarria, eta, miaketa eginda, guraizeak atzeman dizkiote.

Ondorioz, biktimek salatutakoa entzundakoan, gizona atxilotu dute, mehatxuak eta sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta.

Atxilotua epailearen esku jarriko dute ertzain-etxean eginbideak bukatu ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X