Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilara luzeak A-8 autobidean, Irunerako bidean, bi ibilgailuk talka egin ostean

Lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, Donostiarako noranzkoan, eta Bilboko sarrerako tuneletan behin-behineko etenaldiak izan dira.
Auto-ilarak lau kilometrokoak izan dira, Donostiarako noranzkoan. Argazkia: Bizkaimove
Auto-ilarak lau kilometrokoak izan dira, Donostiarako noranzkoan. Argazkia: Bizkaimove

Lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira astelehen goizean A-8 autobidean Bilbon, Donostiarako noranzkoan, bi ibilgailuk talka egin ostean, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Istripua 07:30 aldera jazo da, bi ibilgailuk elkar jo dutenean, Malmasin parean. Kolpearen ondorioz, pertsona bat zauritu da eta errei bat itxi dute.

Auto-ilarak lau kilometrokoak izan dira, Donostiarako noranzkoan, eta Bilboko sarrerako tuneletan behin-behineko etenaldiak izan dira.

Dena dela, 08:30 aldera, errei guztiak irekita geratu dira, eta, ondorioz, pixkanaka, errepidean normaltasuna berrezarriko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X