Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon baten gorpua aurkitu dute Getariako Malkorbe hondartzan

Hilotza 15:00etan topatu dute, eta, oraingoz, ez dituzte argitu heriotzaren nondik norakoak, ezta hildako gizonaren inguruko datuak ere.

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute ostiral arratsaldean Getariako Malkorbe hondartzan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hilotza 15:00etan topatu dute, eta, oraingoz, ez dituzte argitu heriotzaren arrazoiak, ezta hildako gizonaren inguruko datuak ere.

Gorpua Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X