Aitaren baimenik gabe alaba Poloniara eraman duen emakume bat atxilotzeko agindu dute
2014an bere alaba, aitaren baimenik gabe, Poloniara eraman zuen emakume bat atxilotzeko euroagindua eman du Donostiako epaitegi batek. Gizonak bost urte daramatza alaba berreskuratzeko prozesu judizial korapilatsu baten murgilduta. Egun, alabak 8 urte ditu.
Aginduaren arabera, epaileak emakumeari haurraren bahiketa delitua eta agintarienganako etengabeko desobedientzia delitua egotz diezaizkioke; izan ere, epaitegiko iturrien arabera, neskatoaren amak hiru aldiz baztertu ditu alaba itzultzeko epaileak emandako aginduak.
Autoak jasotzen duenez, emakumeari lau urteko espetxe-zigorra ezar diezaioke epaileak, gertakarien "arduradun kriminala" dela erabakitzeko "ageriko arrazoiak" baitaude.
Duela bost urte joan zen emakumea Poloniara. Dibortzio prozesuan zegoen bikotea, eta, auzi horren harira, hitzordua zuten Donostiako epaitegi batean, 2014ko irailean. Ordurako, aitak emakumearen kontrako "berehalako badaezpadako neurriak" hartzeko eskatu zuen, amak alabarekin ihes egingo zuen susmoa baitzuen; baina, epailearen iritziz, gizonaren eskaria ez zetorren bat "emakumearen jarrerarekin", eta atzera bota zuen.
Ondoren, 2014ko uztailean, aitak errekurtsoa aurkeztu zuen epailearen erabakiaren aurka, baina ordurako emakumea eta alaba Poloniara joanak ziren "gizonaren baimenik gabe". Epaileak hamabost egun eman zizkion emakumeari Gipuzkoara itzultzeko, baina ez zuen agindua bete.
Horren aurrean, aitak berriro "berehalako kautelazko neurriak" eskatu zituen emakumearen kontra, eta, orduan bai, epaileak onartu egin zuen eskaera. Alabaren zaintza ere aitaren esku utzi zuen, eta emakumeari alaba aitaren esku uzteko agindu zion.
Orain, bost urte geroago, eta prozesu judizial luze baten ondoren, emakumea atxilotzeko euroagindua eman du epaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko metroaren zerbitzua etenda dago Etxebarri eta Basauri artean arazo teknikoengatik
Hiru pertsona hil dira Caparrosoko abeletxe batean, minda hobi batean harrapatuta
La Calzadako bizilagunek bitartekaritza eskatu dute, euren etxebizitzen jabe den funtsaren "abusuzko prezioen" aurrean
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak